logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Jesús Vázquez
Telebistan, orokorrean, neska ederrak agertzen dira. Iragarkietan, programetan, telesailetan eta pelikuletan. Hori ez da harritzekoa. Baina Jesús Vázquezen programak bataz bestekoaren gainetik daude.

Orain urte asko ezagutu genuen, La Quinta Marcha gogoangarrian. Programa hartan oso ganadu (gora zuzentasun politikoa!) ona egoten zen. Publikoa minigonekin, eta planu guztiak pikadoak ziren. Eta aurkezleak? ufffff Inma Brutón eta Penélope Pus.



Beste mutil bat ere bazegoen, urte batzuk beranduago Giroaren erretrasmioetan Vaporettaren publizitatea egiten zuena. Baina hori ez zaigu interesatzen.

Telecincoren urrezko garai haietan Hablando se entiende la baska ere aurkeztu zuen Jesúsek.

Geroago Arny kasua etorri zen. Oso dibertigarria. Orduan erabaki zuen Vázquezek armairutik ateratzea.



Deprimituta ibili zen epaiketaren asuntua zela eta, eta Londresera joan zen bizitzera. Baina laster bueltatu zen lehiakide polit-politak zituzten lehiaketak zuzentzeko.

Nire faboritoaren txanda izan zen. PornStars, todo por un sueńo.



Realy-showen eremuan jarraitu zuen, Hotal Glam kasposoarekin.



Azken boladan Alla Tún ibili da. Konkurtso bat, non lehiakideak lehiaketa bera baino interesgarriagoak diren.

Eta bukatzeko, OT 2005.



Gehien gustatzen zitzaidana, Janina izan zen lehen kanporatua, baina ez gara kexatuko. Gure arreta lortu eta begiak alaitzeko top model-en desfile etengabeak... Neskak jacuzian, neskak gimnasia egiten, neskak yoga egiten.... pajeroen paradisua.

Jesús Vázquezen hurrengo programak onak edo txarrak izango diren ez dakigu, baina neska panpoxez inguratuta egongo dela bai, hori badakigu.
 
El canto del moco, alternatiboak
Asteburu honetan hamaika aldiz entzun dut El Canto del Locoren azken abestia, Zapatillas izenekoa.



Musikarekin ez dut beste munduko arazorik, baina letrari erreparatzen diodanean sutan jartzen naiz.

Quiero entrar en tu garito con zapatillas,
que no me miren mal al pasar,

Txantxetan ari dira, ezta? Ez dut uste hauek problema askorik izango dutenik diskoteketan sartzeko, ordaindu gabe gainera.

amaestrados vamos al mismo sitio todos aunque luego ni entres
Lema ona izan daiteke. Baina gogoratu dezagun hauek Los 40ri esker direla ospetsuak.

alucinando de que me miren de arriba a bajo como un delincuente,
Kalean berarekin topo eginez gero ez nintzateke ni beste espaloira pasako... ez diot gaizkile itxurarik ikusten.

Laburbilduz, alternatibo eta errebelde plantak egin nahi dituzte, baina no cuela.

Letra osoa irakurri nahi baduzue, begiratu hemen.
 
Rolling Pizza
Denbora asko pasatu da azken (eta bakarra) Rolling Pizza jan nuenetik. Ahaztuta neukan, baina asteburuan Pizza Hut-en propaganda ikusten ari nintzela, pizza hori oraindik eresaltzen dutela ikusi nuen.


USAko izena Stuffed Crust omen da.

Irudian ikus daitekeenez, una pizza con un aro de queso horneado en el borde. Hori da pizza honen ezaugarria.

Ideia bikaina dela pentsa dezakegu, baina niretzako ez. Gogoan dut zer gertatu zitzaidan:

-Hasieran pizza osoa bero dago, ezin duzu jan hoztu arte.
-Pizza hoztu egin da, jaten hasten zara, baina bordea bero dago oraindik. Ahoa erre egiten zaizu.
-Denbora asko pasa da, baina bordeko gazta estalita dagoenez oso bero jarraitzen du.
-Azkenean bordeko gazta hoztu egin da.
-Baina... badakizue nola geratzen den gazta hori hoztean? Masa nazkagarria da, jan ezin daitekeena.
-Azkenean pizza osoa jaten duzu, bordeak izan ezik.

Probatu al duzue Rolling Pizza inoiz?
 
Canal Euskadi, pornografiaren aurka.
...edo zehatzago esanda, nerabeek pornografia kontsumitzearen aurka.

Zuek ez duzue jakingo, bestelako zinema jarraitzen baituzue, baina hemen nauzue informazioa zabaltzeko. Canal Euskadin, ostiral eta larunbat gauetan Cine X ematen dute.

Primeran, oso ondo. Ez naiz kexatuko.

Baina arazotxo bat dago. Audioa oso baju jartzen dute. Beraz, txortaldia entzun ahal izateko, telebistaren bolumena topera jarri behar duzu.

Felatioa gehiegi luzatzen ari da, apur bat aspertzen zara, eta zapping egiten duzu. Tele5 jartzen duzu, baina ahaztu egiten zaizu bolumena topera zegoela, beraz.... kristoren zarata. Gaueko 2ak. Familia guztia dantzan.

Ni bakarrik bizi naiz, eta ez dut inor esnatuko. Baina gurasoekin bizi diren pajeroek, nahigabe gurasoak esnatu, eta jaia bukatu egiten zaie.

Zorionak Canal Euskadiri. Pornoa kontsumitu nahi duenak ez dezala gurasoen etxean egin.
 
Gidoilarien tranpak (2)
Behin telesailetan gidoilariek ordenagailuekin egiten dituzten tranpei buruz hitz egin nizuen. Mota horretako tranpatxo asko erabiltzen dituzte, baina gaur ordenagailuetako arratoiei buruz hitz egingo dizuet.

Halako lekuetan, alergia al diete arratoiei?



Telesaileko ordenadoreetan sekula ez dute arratoia erabiltzen. Dena teklatuarekin egiten dute.

Gaizkileak 5 segundutan identifikatu, sateliteak mugitu, telefono-konpainiaren sistemetan sartu.... Gauza horiek egin ahal dituzte beren konputagailuetan, baina dena teklatuarekin.



Hori bai, beren pantailetan irudi eta grafiko ikusgarriak ikusten dira, beharrezkoak izan ez arren.
 
TV TOP
Gaur TV TOP programari buruz hitz egingo dizuet. Igande gauetan Telecincon.

Egia esan, programan entzuten diren off-ahots bereziei buruz.

Inoiz ikusi baduzue, jakingo duzue zertaz ari naizen. Bideoak sartzeko, off-ahotsak entzuten dira, ikusiko duguna iragarriz.

Adibide batzuk, (neure asmakizuna dira, baina horrelakoak dira):

"Se va el coche, se va por el barranquillo" entzungo dugu, eta jarraian ==> auto bat amildetigitik behera erortzen ikusiko dugu.
"Ten cuidao con la peloticaaaaaa" (zaragozar azentuarekin) ==> futbolari bati potroetan ostiakada ematen diote.
"Si es que las carga el diablo....." ==> USAn, tipo bat sartu da denda batera lapurtzeko asmotan, polizia etorri eta tiroka hiltzen dute.

Interneteko foro askotan jendeak gorrotatzen dituela irakurri izan dut askotan, baina niri grazia egiten didate. Telebista gutxiago ikusten hasi beharko dut...

Eta bukatzeko, nire faboritoa, ikusleen %95ak gorrotatzen duena....

TV TOP TV TOP, esto es pa veeeeeeeeeeeeeeeeerlo
 
Noiz arte?
Ohera joan baino lehen, galdera bi:

Noiz botako dute ETBtik Jaieton diskoaren sortzailea?

Noiz botako dute ETBtik Igandeko progamazioa egin duena?

11:25 KIROLAZ BLAI
Kirol saioa.

11:30 ESTROPADAK: TKE LIGA 2005
"CABO DA CRUZ (BOIRO)"

14:00 GAUR EGUN
Albistegia.

14:40 KAMERA EZKUTUA
Kamera ezkutuaz egindako tartea.

15:05 MR BEAN
"ARAZO MEKANIKOAK"

15:15 BETIZU
Betizu behi ausart eta alaiak, eta Betisuis eta Eme-U bere lagunek aurkeztutako saioak haurren telesail eta marrazki bizidun kuttunenak dakartza, baita beste zenbait atal ere.
betizu@eitb.com

15:15 POKEMON
"ATOI-NOCTOWIA"

15:40 POKEMON
"STEELIXEN NERBIOAK"

16:00 TRIKITRAKA TRIKITRON
"KATU TXAKURRA"

16:55 PILOTA: ESKUZ BINAKA
"CAPELLAN - GALARTZA VI / RETEGI BI - PEŃARIKANO"

18:10 PILOTA: S. FERMIN TORNEOA
"OLAIZOLA I - ZEARRA / GONZALEZ - LASA III"

19:25 ESTROPADAK: TKE LIGA 2005
"CABO DA CRUZ (BOIRO)"

20:25 GAUR EGUN
Albistegia.

21:00 SHIN CHAN
"AITA AMETAN JOLASTEN NENEREKIN"

21:20 SHIN CHAN
"EZ DA ERRAZA JOSTAILUAK AUKERATZEA"

21:50 ZINE ORO: EUSKAL ZINEA

Programazio honekin ea nor joaten den Garaiora edo igerilekura!!!
 
Atentatua Londresen
Horrelako gauzak gertatzen direnean, asko gustatzen zaizkit USAko telebistek egiten dituzten infografia lanak. Gehienbat FOXek. Gainontzeko kateetan ere bai, baina FOXekoak asko nabarmentzen dira horretan.

Oso grafiko eta irudi espektakularrak erabiltzen dituzte. "America Under Atack", "War aganist the terrorism" etabar.




Hemen Europan ez dute hainbeste arriskatzen, gauza sinpleagoak egiten dituzte.

 
this is not the basque country
Gaueko 9:15. Telebista piztuta daukat afaria prestatzen dudan bitartean. Ez diot kasu haundirik egiten, esaldi bat entzuten dudan arte:

"...aunque parezca, no es una ciudad vasca, se trata de Edimburgo donde miles de jóvenes se manifiestan contra..." *

Begiak telebistara zuzentzen ditut. Manifestariak eta poliziak ikusten ditut. Borrokan.

Katearen logotipoari begiratzen diot, ez da Antena3, ez Tele5, ezta TVE1 ere. ETB2 jartzen du goian, eskuinaldean.

Hiriari ez diot euskal kutsu askorik topatu, etxeak ez dira hemengoen modukoak.

Afaria prestatzen jarraitu dut.

*. Beharbada nik gaizki entzun nuen, zuetako inork entzun al zuen neuk entzundako gauza bera?
 
OT berria
Aspaldiko partez reality show batekin engantxatzeko gogoak nituen. GH eta La Casarekin aspertuta nago.

OTren lehen edizioarekin asko gozatu nuen. Lehiakideak, irakasleak, epaimahaia (gora Pilar Tabares!), nobedadea... Lehiaketaren talifana izan nintzen. Gero Popstars etorri zen. Batere arrakastarik izan ez zuena. baina nire tele-bihotzean lekutxoa lortu zuen.

OT2 bueno.... baina OT3 patetikoa izan zen. Gogoratzen al duzue OT3ko lehiakideren baten izena? Nik ez....

Eta ostegunean Telecincon OT4 hasi zen. Eta uste dut engantxatu egingo nauela:

* Ángel Llacer berreskuratu dute.
*Lehiakideek inuxente itxura dute. Ez dirudi OTra ospetsu bihurtzera joan direnik, GHn gertatzen den bezala.
*16 lehiakideentzako tokia dago, baina 17 dira. 1 ez da sartuko. Gustatzen zaizkit putada horiek.
*Telecincok egiten du, eta kate horretan realityak oso ondo egiten dituzte.

Bitxikeri bat, ez zaizue ezaguna egiten neska hau?

OTren edizio guztietan egon da, koroak egiten. Baina orain arte ile gorria zuen. Ez dakit zergatik, baina beti fijatu izan naiz berarengan. Eta ostegunean, ezustekoa, hau ere T5ra ekarri dute. Hala ere, orain ile urdińarekin. Kolore aldaketaren zergatia ez dakit... T5ren kolorea delako?