El Rondo (eta 2)
Zer esan El Rondori buruz? Aspergarria, oso aspergarria, benetan aspergarria dela.
10 lagun futbolari buruzko tertulian. Eta partiduen irudiak. Hori da nik ikusi nuena. Beharbada zer edo zer gehiago egingo zuten, baina nik ez nuen gehiago ikusi. 15 minutu nahikoa izan ziren saio hori ez dudala jarraituko jakiteko.
Arúsek zerbait berria eskainiko zigula espero nuen, berrikuntzaren bat edo.... baina ez. Dezepzionatu egin nau Arusek... tertulia bat egiteko ez dakit zergatik kontratatu duten Arusen produktora.

El rondo
Igandean, gaueko 23.00tan La 2en Alfonso Arúsen programa berria hasiko da. El Rondo.
Arusek egiten duen guztiaren talifan amorratua naiz: Al Ataque (Sole que te pego con el mexero), Videos de Primera, La Jungla, La Casa por la Ventana (Barraganekin, oso aspaldikoa), Sal y Pimienta (ETBn)....
Baina programa berri honi ez diot itxura onik hartzen. Arus ez da aurkezlea izango, eta hori ez da seinale ona. Futbol jardunaldia komentatuko dute, Estudio Estadio ordezkatuz. Dirudienez saio serioa izango da. Futbol asko eta imitazio gutxi. Arusen monigote kutre horiek ikusi gabe geratuko al gara?
Hala ere, Arusek ongi irabazi du bere prestigioa eta aukera bat merezi du. Ikusi egingo dut eta astelehenean kontatuko dizuet.

Font Vella Limón
Gizarte kapitalistan bizitzeak bere arazoak baditu. Produktu asko eskuragai eta horrekin batera estafatuta sentitzeko aukera.
Baina ez zaitezte kezkatu, hementxe nauzkazue zer ez duzuen erosi behar ohartarazteko.
Gaurkoan Font Vella Toque de Limón urari buruz hitz egingo dizuet.

Teorian, ideia bikaina. Ura eta limoia, botila berean. Emaitza ez da txarra. Asmatu egin dute. Zapore atsegina.
Hala ere, probatu nuenean, hemen hasi ziren nire arazoak. Ur horrek, gastroentiritis duzunean hartzen duzun sueroa ekarri zidan gogora. Lehen tragoa edan eta tripako minarekin hasi nintzen.
Bigarren tragoa hartu, baina ezin... medikamentu nazkagarri horrekin akordatzen nintzen.
Lagun batekin komentatu nuen, eta berari hori gertatu zitzaion. Probatu al duzue?

Parrandatik bueltan
Gauerdiko ordu txikietan, parrandatik bueltan... ez dakit zuek zer egiten duzuen ohera joan baino lehen (agian hobe ez jakitea), baina nik telebista ikusteko ohitura daukat. Aukeretako batzuk:
- Kate piratetako iragarki pornoak. Pantaila telefono zenbaki eta txatekin beteta dago. Txata irakurtzea (gehiegi edan ez baduzu) dibertigarria da. Xico Lgrño, 34e,busk xik pa lo q sea.Tngo coxe.
Horrekin batera pantailan agertzen diren txortaldiak ikustea ere dibertigarria da.
- Teledenda ==> Ordenagailu garestiak saltzen dituen Localiako aurkezlea.

- Teledenda ==> Argaltzeko gailu miragarriak. Chuck Norrisen AB Shaper eta horiek...

- Eta Teledendako nire faboritoak, Tony chef amerikarraren produktuak.
Mozkortuta nago, nekatuta, eta lotara joan nahi dut. Baina ezin. Tonyrekin gozatzen dut. Zoragarria da tipo hau.

Azkenaldian Cuchillos Corte Magico labanak saldu nahi dizkigu.

Likuadorak, pikadorak, zartaginak... aurretik denetik saldu izan digu. Baina orain labanen txanda iritsi da.
Iragarkia, nola ez, mundiala da.
Labanarekin torloju bat ebakitzen du, eta gero tomate bat, baina labanak lehen bezain ongi ebakitzen jarraitzen du. Ni pozik, ezin ohera joan. Gero Tonyk esango digu prezio merkean saltzen dituela labanak, eta gainera artaziak eta denetik oparituko dizkigula. Eta jendea Cuchillos Corte Mágico-ekin zeinen zoriontsua den esaten du. Beranduago publikoa agertzen da, hauek ere pozik, eta labanekin txundituta...
Eta horrela 20 minutu. Dena amerikarrek ematen dioten ikutu espektakularrarekin.

Oporretan alferkerietan ez ibili gero...
Ideia ez da berria: oporrak aprobetxatu egin behar dira. Ez dakit zer egin behar den oporrak aprobetxatzeko, baina mundu guztiak aprobetxatu egin nahi ditu. Ematen du hori lortzeko bidea urrutiko museoak bisitatzea dela. Hori oporrak aprobetxatzea omen da.
Egoera honek gauza benetan harrigarriak sortzen ditu. Zuen inguruan jende asko ezagutuko duzue museo batera sekula santan joaten ez dena. Gasteizen bizi dira, eta ez dira Artiumen sartu, Bilbora dihoazenean ez dira Guggenheimera joaten, prezisamente... Gasteizko katedrala eraberritzeko lanak bost axola zaizkie, eta ez daude irrikitan Burgosko katedrala ezagutzeko.
Egia esan, ni neu horietako bat naiz. Gauza horiek aspertu egiten naute. Eta inguruan dudan %90a ere horrelakoa da. Baina udako oporrak iritsi, eta Italiara joango dira. Museo guztiak bisitatu, eliza, konbetu eta abarretan ibiliko dira. Eta nola ez, ilara luzeak Kapera Sixtinoan sartu ahal izateko.
Gero etxera itzuliko dira. Oporrak aprobetxatu eta gero. Zorte apur batekin ez dituzu beren argazki guztiak irentsi beharko... eta datorren urtera arte ez dute erakusketa bakar batean izango.

once, ocho, ocheinta y ocho
Aurreko astean, jatetxe baten telefono zenbakia behar nuen. Kalean nengoen eta ezin nuen Internet bidez kontsultatu. Paginas Amarillas zenbaki horietako bat behar nuen.
Eta bapatean, jingleak eta jingleak etorri zitzaizkidan burura.
Zenbaki bakoitzak bere jinglea dauka:
- Once, ocho, ochentayocho. (Hauek Manolo Escobarrekin hasi ziren).
- Once, ocho, once. (El único capicua, Funky musikarekin)
- El cuarentaytres, marcando el once ocho cuarentaytres... (Antena 3ena)
- uno, uno, ocho veinticuatro, veinticuatrooooooo (iragarki hau SER irratian jartzen dute).
- Eta nola ez, Superheroi berria, Tidos. Once, ocho, veintidos.

Ez dut besterik gogoratzen, baina gehiago izango dira.

Fotoblog bat
TeleCincoren urrezko garai mitiko haiek gogoratzeko fotoblog bat aurkitu dut:
http://www.fotolog.net/tele5/
Las Mamachicho, TeleCupón, ¡Ay qué calor!, Campeones, VIP....

El Neng
Bitxia da gero El Neng pertsonaiarekin gertatu dena. Ezagutzen ez duzuenontzat (non bizi zarete??!!) Buenafuenteren programatik sortutako pertsonai bat dela esango dizuet.

Makinero, pastilero eta tuning-zaleez trufatzeko asmoarekin jaio zen El Neng. Tipo horien konportamendua barregarria uzteko asmotan. Burugabeak, eroak, subnormalak.... Dantza arraro bat ere sortu zuen.
Baina El Nengek erabateko aldaketa izan du. Beraien gainean barre egitetik, bere ikonoa izatera pasatu da.
Makineroei El Neng gustatzen zaie. Miresten dute. Maite dute. Beren dantza egiteko modua parodiatu nahi zuen, baina orain beraiek dira El Neng bezala dantza egiten dutenak.
Diskoa bat ere atera egin dute.

Uztaileko mezuak, hemen.