logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Zergatik esaten dugu ezetz?
Atzo Los Soprano (4. denboraldia, mundiala) ikusten ari nintzen, eta eszena batek atentzioa deitu zidan.

Tony Soprano lotan dago, telefonoz deitzen diote:

-Bai? - Tonyk
-Kaixo Tony, esnatu egin al zaitut?
-Eeeeeh, ez, ez, esna nengoen.

Gezurra!! Lotan zegoen!!!

Beharbada zuei ez, baina niri gertatzen zait. Lotan nago, hots egiten didate, esnatu egiten naute, eta galdera horri egitean, beti erantzutzen dut ezetz, esna nengoela.

Joder, besteak esnatu egin gaitu, berak egin digu guri putada, baina guk tragu txarra arindu nahi diogu gezurrarekin.

Esan dudan bezala, agian niri besterik ez zait gertatzen, baina bitxia da.
 
Comentario:
Egia esan niri beti egin izan zait ulerkaitza mugikorra piztuta uztea...ez baduzu esnatu nahi, itzali eta kitto.
 
Comentario:
Kontutan izanda biok dugula errua, bai nik lotan nagoenean telefonoa piztuta uzteagatik eta bai besteak behar ez denean hots egiteagatik, nik normalean galdera hori egiten didatenean "erdi lotan nengoen" esaten dut. Horrela tragu txarra biok pasatzen dugu ;-)
No