Kamera ezkutua
Orain egun batzuk Fermin Etxegoienek aipatu zuen Berriako bere zutabean... aski da! ezin dugu gehiago jasan ETB1 eta kamera ezkutua.
Inoiz nekatuko al dira? Mr Bean gorrotatzen nuen, baina ditxosozko kamera ezkutuarekin egiten ari direna kriminala da.
Nahiago ditut pilota partida errepikatuak, edo 2. B mailako futbola.
Eta besterik emititzeko esz badute, konexioa egin dezatela MTVrekin.... edo carta de ajuste jarri... baina kamera ezkutu gehiago ez.

Comentario:
Ba carta de ajustearena, ni gaztea naiz, baina akordatzen naiz umetan, eguerdian konexioa eteten zuten etb1ean, ez dakit Gaur Egun-aren aurretik edo ondoren izaten zen. Horrela agian jende gehiagok entzungo luke Euskadi Irratia:-)
Comentario:
Erabat ados nago zuekin. Hasieran bazuen bere grazia. Baina azkenerako nazka ematen dute ditxosozko gag eta kamera ezkutu horiek. Eta gainera, inongo lotsarik gabe erosi moduan emititzen dute, eta gero gainera beste saio batzuetarako erabili, "ero eta bero" saio patetikorako, adibidez.
Nazka-nazka eginda nago ETB1ekin.
Nazka-nazka eginda nago ETB1ekin.
Comentario:
Ez daukat ETB1 ikusteko ohiturarik, baina zapping egiten dudan bakoitzean hor ikusten dut kamera izkutua edo atzerrian erositako umore gag horiek. Aski da!
Lehenago hitzegin izan dugu, baina berriro errepikatu beharrekoa da: ETB1-en programazioa goitik behera aldatu beharra dago. Lotsagarria da.
Lehenago hitzegin izan dugu, baina berriro errepikatu beharrekoa da: ETB1-en programazioa goitik behera aldatu beharra dago. Lotsagarria da.