Seinfeld

Telesail honek gurean ez zuen arrakasta haundiegirik izan, merezi zuena baino gutxiago edonola ere. Beharbada C+ek emititu zuelako izango zen, auskalo.
Beraz gaurkoan omenalditxoa egin nahi diot.
Seinfeld dugu protagonista. Bere burua antzezten du, izan ere AEBan oso ezaguna da monologista bezala. Bai, El Club de la Comediakoak bezala... baino hobeagoa. Kapituluek monologo labur batekin hasten eta amaitzen dira, gizarteko egoerei beste buelta bat ematen die, egoera absudoenei.
Beste 3 protagonistak bere lagunak dira: Geoge Costanza (looser bat, bere bizitzan ezer lortuko ez duena), Elaine (bere neska ohia) eta Kramer ahaztezina (Seinfelden ondoan bizi da, baina egun osoa ematen du bere etxean, sukaldea sakeatzen).
4 protagonista hauekin, eguneroko bizitzako gauzen inguruan hausnarketa interesgarria izango dugu. Sarkastikoa, ironikoa... Los Simpsonsen parekoa. Norbaitek pentsatuko du exajeratzen ari naizela, baina ez da horrela.
Gidoi landuak, eszena laburrak (batzuk 10 segundu baino gutxiago irauten dute), oso muntai ona... Laburbilduz, arreta merezi duen telesaila.
Informazio gehiago, hemen.
Urtarrileko albisteak.





