logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Las noticias del guiñol
Ez dakit ba... baina programa horrek merezi al du daukan izen ona? Orokorrean esan daiteke harrera ona daukala, kritika onak etabar. Nik zapping programetan ikusten dut, eta sketchak erdipurdikoak iruditzen zaizkit. Graziarik gabeko txiste errezak (Bush...) eta sakontasun gutxiko kritikak. Betiere PRISAren ikuspegitik eginak.

Hasierako urteetan arrakastan haundia lortu zuten, berritasuna ekarri zuten kritika politikoaren mundura, baina gaur egun errentetatik bizi direla esan daiteke.

Bitxikeri bat: hasi zirenean, zeukaten arrakasta ikusta, PPkoek (orduan agintean zeuden) antzeko programa bat egin nahi izan omen zuten TVEn.
 
Comentario:
Bai, uste dut sukalde batean gertatzen zela dena, nik Arzallus ere gogoratzen dut. Bide batez, orain Telezaborrak askoz itxura hobea du ;)
 
Comentario:
ah bai, egia da, ez nintzen akordatzen.

Jon Idigoras gogoratzen dut, beti "joder" eta "coño" esanez ibiltzen zela.
 
Comentario:
Bai, egiten zuten bai: Txoko Latex :)
 
Comentario:
ETBn ere ez al zuten antzeko zerbait egin?? ni gaztetxoa nintzen eta ez naiz gehiegi gogoratzen...
No