logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
El Dia Despues
Gaur konpensatzeko ongi hitz egingo dut C+eko saio bati buruz.

Futbola ez da bereziki atsegin dudan kirol horietako bat. Hala ere, aspalditik naiz El Día Después saioaren ikuslea. Txikitatik ikusten dut. Astelehena egunik txarrena bazen ere, bukaera ona izaten zuten. Amak patata-tortila prestatzen zuen afaltzeko, eta C+en El Día Después. Eta gainera, hura amaitzean, La 2n Aquellos Maravillosos Años hasten zen.

Programaren atalarik onena, Lo que el ojo no ve da, jakina. Horko irudiekin eta Michael Robinsonen komentarioekin barre egiteko aukera dago. Baina gainontzeko atalak ez dira atzean geratzen. Beti agertzen da bitxikiren bat, jokaldirik onenak era dinamikoan ematen dituzte, nazioarteko ligetako golik ikusgarrienak.

Beste modu batera esanda, futbolaz ezer gutxi dakigunontzat dibertigarria.

Eta Robinsonek oraindik ez du ikasi españolez ondo ahoskatzen, agian ahoskera behartu egiten du bere xarma ez galtzeko, argentinarrek egiten duten bezala...

Beharbada hasierako garai haietatik freskotasun apur bat galdu du, baina interesgarria izaten jarraitzen du. Astelehenetean, ordu horretako eskaintzarik onena.
No