logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Zenbat diru telebista ez ikusteko?
Zenbat diru jaso beharko zenuke telebistarik gabe bizitzeko? Alegia, ezin izango zenuko telebista ikusi etxean.... eta ez du balio beste norbaiten etxera joateak. DuViDurik ere ezin izango duzu ikusi, telebistarik ez duzu eta... eta ordenagailuan ikustea tranpa da.

Galdera absurdoa da, bai, baina interesgarria iruditzen zait telebistari zenbateko garrantzia ematen diogun jakiteko.

Bai, badakit badagoela jende kopuru bat etxean telebistarik ez duena. Baina ni guri buruz ari naiz, tele-adiktoei buruz.

Beraz, zenbat diruren truke (hilean) kenduko zenuke telebista?

Nik, 150 € hilean.
 
Comentario:
dena den, Telezaborra jauna, nik uste dut zure bloga galtzen ari dela lehengo unetatik freskoatsuna...orain hasi zara pentsatzen, aurkezten dizkiguzun artikuloek irizpide edo iritzi pertsonalak eskatzen dituzte...eta nahi duguna da...ZABORRA, ZARAMA, ZATARRA...
Adibidez, Juan Damasoen bloga http://donjuan.bitacoras.com/
Ikusi eta barre egin
 
Comentario:
Nik telebista ikusten dudan denboran zer egin nezakeen pentsatu, horrek eskatzen duen diru inbertsioa kalkulatu, eta hori eskatuko nuke hilean telebistarik ez ikustearren.

Alegia, telebistak, mendira joatea, liburuak irakurri edo musika entzutea, jaietara joatea, lagunekin afariak egitea, eta abar egiteko denbora kenduko balitz, guzti horren kostua kalkulatu, eta hori eskatuko nuke.
No