Ya es verano en Telezaborra
Urtero bezala, El Corte Ingléskoak hasi bere betiko publizitate kanpainarekin. Ohikoa.
Baina Martxoarekin batera, beste gauza batzuk ere hasi dira: Udako abestiak.
David Civerak orain 2 aste aukeztu zigun bere disko berria. Oraindik ez duzuela abestia entzun? Nik ere ez, baina lasai... udan nazkatu arte entzungo dugu. Eta baita dantzatu ere, izan ere Civerak bere abestiak dantza kriminalekin laguntzeko ohitura baitauka.
Eta bestetik, Las Supremas de Móstoles. Eurovisiónera joateko TVEk antolatu duen lehiaketan 2. postua lortu dute. Ez dira Kievera joango, baina zalantzarik gabe haiek izan dira aurtengo Eurovisoneko irabazleak.
Ez dakit zergatik, baina niri 3 tipa txunga hauek Los Centellas ekartzen didate gogora.
Udan saiatuko dira dirua irabazten, gure neuronak zigortzen dituzten bitartean. Datorren urtean saiatuko dira beste zerbait ateratzen, inork ez die kasurik egingo eta betiko desagertuko dira gure oroimenaren putzu beltzean.

Comentario:
Bai bai, bero honekin udan gaudela dirudi, baina... udako oporrak hartu dituzu? Benga, zure artikulu berrien zai gaudela!
(Oporrak hartzea erabaki baduzu, bikain, baina bestela ez ahaztu hemen gaudenik)