logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
EiTBko ildo editoriala
Entzun al duzue inoiz Euskadi Irratiko larunbat eta igandeetan eguerdiko ordubateko albistegia?

Albistegi horien aurkezlearen (neska da, izena ez dakit) ildo editoriala ez dator bat EiTBk daukanarekin. Askotan egiten dizkie elkarrizketak PP zein PSOEko kideei EAEn bizi duten egoera salatzeko, Basta Yak eta antzekoek antolatutako ekitaldiei lehentasuna ematen die... horrelako adibideak asko.

Gogoan dut, Gregorio Ordóñezen hilketaren urtemugan esan zuena, gutxi gorabehera hau izan zen: "Gregorio ez zen ixiltzen, inor esatera ausartzen ez zena berak esaten zuen. Orain mundu guztiak dakiena berak esan zuen orain 10 urte, ETA eta Batasuna gazua bera direla."

Arraroa gertatzen da euskarazko albistegian horrelakoak entzutea. Arraroa esan dut, ez ondo eta ez gaizki.

Oharra: Mezu honekin ez dut neska hori salatu nahi. Gauza bitxi bat agerian utzi nahi dut, besterik ez.

Apirileko mezuak, hemen.
 
Comentario:
Gaur entzun dut eta nabaritu dut, bai, ezberdintasuna. Jauregik noizbait esan zuen esaldi batekin egin du hausnarketa. Bitxia da...
No