ETB? ez eskerrik asko

Penagarria, lotsagarria, nazkagarria... adjetiboak agortzen zaizkit ETBk ematen duen nazka deskribatzeko.
Larunbata da, arratsaldeko 6ak dira, eta Baskoniaren atzoko finalerdia ematen ari dira. 24 ordu lehenago jokatu zen partidua.
Ea lotsagabe horiek ulertzen duten: partiduak, zuzenean emititzen dira ala ez dira emititzen.
Comentario:
Uste dut urtero banatzen diren sariak direla. Mejor televisión autonómica delakoa.
Aspertuta egongo ziren, urtero TV3k jasotzen zuelako eta aurten aldatzea erabaki dute.
Aspertuta egongo ziren, urtero TV3k jasotzen zuelako eta aurten aldatzea erabaki dute.
Comentario:
ETB'ri eman omen dio Cambio 16 aldizkariak autonomia telebista onenaren saria. Ez dut imaginatu nahi nolakoak izango diren beste telebistak! :-(
Comentario:
Askotan hitzegin dugu euskaldunok pairatzen dugun zabor-telebista izugarri honen inguruan. Komentario gehiago egitea alperrikoa dela uste dut.
Nik behintzat aspaldi ez dudala ETB1 ikusten... baina EZER EZ. Eta jakin mila aldiz nahiago dudala euskaraz entzun gazteleraz baino. Baina noski, ez dut zaborra irentsiko, euskaraz dagoelako bakarrik.
Ondo diozun bezala, ETB? Ez, eskerrik asko.

Honen harira, artikulua erabili.com-en:
Euskarazko telebistako txoriak ezin du hegaldia altxatu. Azken 11 urteotan ETB1 euskarazko telebista katearen audientzia ez da deus ere igo.
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1115137794

Txarrena, baina, euren erantzuna izango da: "gainontzeko programak baino gehiago ikusi zen Tauren partidua".
Ez dira konturatzen horrek euren porrota adierazten duela? Ez dira konturatzen Barre algarak eta Bideokamara ezkutuekin higuinduta gaudela? Ez dira konturatzen audientzia datu barregarriak programazio negargarri horren ondorio direla?
Ziurrenik bai, konturatzen dira, baina ez zaie ardura. ETB2 goraka doan bitartean, bost axola.

Eta jaisten jarraituko du, jakina. ETB1ko programazioa lotsagarria da, buruak mozten hasteko modukoa.
Comentario:
Bai, eta hau ez da ETBz kexatzeko eduki dezagun arrazoi bakarra... ze azkenaldian ETB1eko kalitatea aaaaaskoooo jaitsi da (eta ikuslegoa ere bai, noski)