logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Jar ezazu argentinar bat zure bizitzan
IzaroNewsen irakurri dut albistea. ETBn "Mi Querido Klikowsky" izeneko telesail berria egingo dute. Argentinar bat Euskal Herrira bizitzera dator, eta hor egoera berezi eta barregarriak sortuko omen dira.

Bueno.... hasteko... honek ez al du antz gehiegi Maitérekin? Akordatzen al zarete? Kubatar batzuk EHra etortzen ziren. Kubatarren eta euskaldunen arteko gaizki ulertuak eta ohitura desberdinak ziren telesailaren ardatza.

Ideien falta dabiltza Miramonen?

Eta bukatzeko, ez zarete aspertzen argentinarren inbasioarekin? GH, CQC, Vaya Semanita, El Diván de Julián, etabar... Programa askotan dago argentinar bat. Emakumeei gustatzen omen zaie beren ahoskatzeko era, baina ni kargatu egiten nau. Astuna egiten zait. Ea corralitoaren ondoriak pasatzen diren eta Pampara bueltatzen dira...
 
Comentario:
cual es la relación entre esta serie y la editorial H kliczkowski
 
Comentario:
amigos meus, eu tambem nao falo euskara mais acho que "mi querido klikowsky" vai ser uma comedia muito divertida e original, que nao consiste numa explotaçao permanente dos topicos vascos (txikiteoa, txuletadak, sagardotegiak, edo harrijasotzaileen). Klikowsky e uma comedia universal, con um bocadinho de sabor local.

falo o seu leal produtor executivo,

Jacobo Bergareche
 
Comentario:
No entiendo nada de nada chavalotes
 
Comentario:
Ba bai, Maité-ren antza handia dauka. Horrela ere niri bere garaian Maité asko gustatu zitzaidan, nahiz eta azken egunetan Canal Euskadin ikusi ondoren zahar itxura hartu diodan. Bide batez, norbaitek ba al daki Maité Fidel Castroren telebistan emititu ote zen? Beste espainiar telesail batzuk emititu izan dituzte (Turno de oficio adibidez).

Gaiari eutsiz, espero dut ETB'k horren ohituta gaituen bertako foklorismoaren edo "Euskadi is different" ideien goraipapenerako aitzaki bat ez izatea "Mi Querido Klikowsky" telesail hau. Argentinar bat Euskal Herrira etortzea (hots, europear bizimodua duen pertsona bat, herrialde europear aurreratu batetara), txikiteoa, txuletadak, sagardotegiak, edo harrijasotzaileen inguruan hitzegiteko aitzaki ezinhobea da ETB'rentzat.
No