logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Marrazki bizidunak ez dira haurrentzat bakarrik
Atzoko Berrian, zera irakur zitekeen Mikel Elorzaren artikuluan: " ...ernegatzen nau (ETB1i buruz ari da), beste era batera: igande gauez, gauerdi aldera, haur-ordutegi nabarmenean, Dragoi Bola ematen du. Marrazki bizidunak."

Gangrena3k ere gauerdi aldera ematen zuen South Park. Hentai delakoa ere marrazki bizidunak dira, baina ez haurrentzako.

Mikel Elorzak gauza bat du buruan, marrazkiak=haurrak. Baina hori ez da zuzena, inondik inora.

Zalantzarik ez dut unibertsitatean dabiltzan askok Dragoi Bola jarraitzen dute. Eta beraiek dira, langabetuak eta yonkiekin batera, telebista ordu txikietan ikusten dutenak.
 
Comentario:
Neu ere bai!! Jeje!!
Iñork ba al du kapitulurik mpeg grabaturik?? Kantuak izatea nahi ditut eta CDrik existitzen ez denik, modu bakarra bidian grabatu eta soiñua extraitzia da... Norbait kanturik bai??? Erantzun emailera mesedez!! Iñaki
 
Comentario:
Ni ere Dragoi Bola-ren fan-etako bat naiz. Ikaragarri gustatzen zaizkit marrazki bizidun hauek, eta nahiz eta igande gaueko 12tan eman, nik ikusi egiten dut. Nik uste dut marrazki bizidun hauek exito handia izan dutela eta nire iritziz DVD-tan saldu beharko lukete, hori bai euskaraz eta ez catalan eta gaztelaniaz. Ea ETB animatzen den, zeba seguru exitua izango duela.
 
Comentario:
Bai, nik ere ikusten dut. Eta oso gustora gainera!
Hori bai, nik, txikitan, iluntzean ikusten nuen, bederatziak aldera.
patxo
 
Comentario:
Bai, ni Dragoi Bola ikusten dutenetariko bat nauzu.
No