Txinoak, beltzak, Los Fruitis eta La Bola de Cristal
Akordatzen zarete Los Fruitisekin? Gazpacho, Mochilo, Pincho... horiek ziren protagonistak. Garai haietan feminismoa ez zegoen oso zabalduta, eta marrazki bizidunetan protagonistak mutilak izaten ziren. Egia esan, Fruitiak oso aspergarriak ziren. Mundu guztiak Dartakan eta Willy Fog gogoratzen ditu, Los Fruitisekin hori ez da gertatzen.

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ez, baina arrazakeriaren aurkako jarrera sortu nahi zuten umeengan. Hori beste egunean deskubritu nuen sintonia berriro entzun nuenean: ...somos blancos, somo verdes, somos negros y amarillos, somos todos diferentes y estamos muy unidos...
Ez du ematen oso emaitza onak lortu zituztenik.
Izan ere, ez dakit zergatik saiatzen diren umeei burua jaten. Nire belaunalikook La Bola de Cristalekin hazi ginen, eta komunista gutxi ezagutzen dut nik (EHAKk ez du balio).
Umeak eta telebista, 2 albiste:
Anita Obregon haserre dago. Gidoilariek bere telesailaren bukaera aldatu diote eta umeek traumak izango dituztela dio. Oraingo bukaerarekin Ana hil egingo da.
PPkoak kexatu egin dira Los Lunnisen gay-ezkontza bat egin dutelako.

Comentario:
Aaaa... orain bai. Izena ez nuen gogoan, baina La vuelta al mundo en 80 dias ikusten nuen noizean behin. Dena den, nire ingurukoek Los Fruitisen abesti guztia buruz dakite.
Comentario:
Willi Fog ez duzu gogoratzen?
La vuelta al mundo en 80 días telesaileko protagnista zen.
La vuelta al mundo en 80 días telesaileko protagnista zen.
Comentario:
hori hori, nik ere los fruitis gogoratzen dut. Eta nire ingurukoek ere bai.
Comentario:
Jo, ba nik Los Fruitis gogoratzen dut, Dartakan gutxi, eta Willy Fog hori ez dakit zer den ere (izenagatik behintzat).
Comentario:
Grandes, los Fruitis. Una de las escasas series nacionales exportadas a todas partes.
Gazpacho y Mochilo... siempre van con Pincho...
Gazpacho y Mochilo... siempre van con Pincho...
Comentario:
mmmmm.... ba bai, arrazoi osoa duzu. Memoriak huts egin dit.
Comentario:
Ez, ez, Los Fruitis-en ere neska protagonista bat bazegoen. Bershka dendetako moduko minigona eta top-a zeraman neskatila bat, hain zuzen ere.