logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
zuzenketa txikia
Bueno, azkenan TVEk kontraprogramatzea erabaki zuen, eta atzo estreinatu zuten Lost.

Roland Garrosen finalaren atzean eman zuten, arrastre efektuaren bitartez ikusle asko lortu ahal izateko.

Egia esan, jokaldia ondo atera zitzaien, lehen atala 2.813.000 pertsonek ikusi zuten ,%29,6ko sharea. Bigarrena:%26,6, 2.546.000.

Hala ere ordutegi txarra dela pentsatzen jarraitzen dut. Udako igande arratsaldetan jendeak ez baitu telebista ikusten.
 
Comentario:
Ba ni izan nintzen arrastre efektuan jausitako bat, baina goizetik: Euskal Bizikleta, Roland Garros eta pilotako finala eta Perdidos; azken bi hauek tenisean bezala, batetik bestera, zapeatzen.

Ados zurekin: igande arratsaldea oso egun txarra da. Hurrengoan ez naiz etxean geratuko: plaiara noa. Ea bideoak funtzionatzen duen...

Eta frantses aurkezle hori... Puff! Horrek bai eukiko duela arrastre efektua!
 
Comentario:
Ene ene ene ene ene!

A zer nolako neska

:)
 
Comentario:
Begira begira, Gasteizko beste blogger batek zer esaten duen neska aurkezleen inguruan

http://ricplan.f2o.org/index/2005/06/04/273-las-caras-de-los-informativos#co
No