logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Goenkale
Ezagutuko al dut Goenkaleren amaiera, ala ni hilko naiz bera desagertu baino lehen?

Orain urte batzuk nire euskalduntze prozesua hasi zen. AEKn sartu nintzen, eta urte hartan bertan Goenkale abiatu zen.

Gauero afal ostean Lasatarren itzalera hurbiltzen nintzen, hasieran euskara entzuteko asmo bakarrarekin. Handik gutxira, Goenkale-menpekotasuna nuen.

Denborak aurrera egin zuen. Ginaren hiltzailea deskubritu nuen.

Denborak gehiago egin zuen aurrera. Goenkalek gogaitu egin ninduen eta ikusteari utzi nion.

Nire euskalduntze prozesuak jarraitu zuen eta EGA atera nuen.

Nire bizitzaren zati haundi bat euskaraz egitera iritsi naiz, baina Goenkalek hor jarraitzen du.

Batzutan pentsatzen dut nire gainean dudan maldizio bat dela. Eguneko 24 orduak euskaraz bizi arte ez dudala Goenkale desagertaraztea lortuko.

Hau da nire Marmotaren Eguna.
 
Comentario:
ni ere, urte batez, euskara ikasi bitartean Goenkaleari engantxatuta gelditu nintzen. Zorionez utzi eta bergizarteratzea lortu nuen, eta gaur egun, kasualitatez edo, telebista piztean topatzen badut, azkar azkar begiak ixten ditut eta italtzeko botoiari ematen diot.
 
Comentario:
Orain gutxienez, 1994ean ez bezala, ez dute atal bera egunean 3 aldiz errepikatzen. ;-)
No