logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Meme musikala
Testigua nork eman didan

Erral´s weblog eta Euskara eta Publizitatea.

Nire ordenagailuan dauzkadan musika artxiboen tamaina

1,55 GB. Dena mp3 artxiboak.

Erosi dudan azkeneko diska

Uffffff, oso aspaldian izan zen.... Azken CDa Negu Gorriaken Salam Agur, 96an. Eta azken zinta, Formula Vren rekopilatorio bat, Madrilgo rastroan.

Sarri entzuten ditudan edo niretzat esanahi berezia duten 5 kantu

-Gipsy Kings - Hotel California. El Gran Lebosky pelikularekin akordatzen naiz...
-Kiko Venenoren edozein, baina La Casa Cuartel esango dut.
-Video Kills the Radio Star
-Los Problemas Crecen telesailaren sintonia.
-Julio de las Franguas-en Desengánchate. Abestia ezagutuko ez duzuenez, letra jarriko dizuet:
Tengo un amigo en Reinosa
de los que nunca se olvida
que en el mundo de la droga
se esta dejando su vida.
A pesar de su locura
lucha el pobre por curarse
pero en esta desventura
solo no puede salvarse.
Sociedad, no te averguences
porque no es un apestado
es un tío de puta madre
aunque esté equivocado.
Sólo amigo mío desenganchate,
que yo te prometo que te ayudaré.
Y si te liberas no te metas más
en ese camino que te va a matar.....

Zein 5 pertsonari pasatzen diedan testigua
Ba euskaraz irakurtzen ditudan blogek egina dute, eta gaztelerazkoek ez naute irakurtzen, beraz.... Irakurleren batek erantzu nahi badu... Zaraut, radiomakuto, Imanol, Iñigo, Michael Landon....
 
Comentario:
Ideia ona, datorren astean jarriko dut martxan

 
Comentario:
Zergatik ez egin antzeko zerbait internetetik jeisten ditugun bideoekin?
 
Comentario:
· Testigua nork eman didan

Telezaborrak.

· Nire ordenagailuan dauzkadan musika artxiboen tamaina

Ideiarik ere ez. Baina mp3-z beteta ditudan CD ROM-ak ikusiaz, 4 eta 5 giga artean dudala esango nuke.

· Erosi dudan azkeneko diska

Ez dut nere bizitzan inoiz disko bat erosi (adi! "erosi" esan dut).

· Sarri entzuten ditudan edo niretzat esanahi berezia duten 5 kantu

Aukera zaila. Gustokoenak aipatzea zaila izango litzateke, baina gehien entzuten ditudanak, jeitsi ditudan azkenak izan ohi dira.

Honako hauek dira:

- Gwen Steffani- What you waiting for.
- Shapeshifters - Lola's theme.
- Rammstein - Amerika.
- Gari - Hil ez denak.
- El Médico - Chupa chupa.
- Afrika Bibang - Korrika 14.
- Manolo Escobar - La Minifalda.
- Simple Minds - Glitterball.
- No Doubt - Hey baby.
- Barricada - Bahía de Pasaia.
- Manolo Escobar - Cocidito madrileño.
- Patent Ochsner - Bilbao kuss.

· Zein 5 pertsonari pasatzen diedan testigua

Euskoscrapers-eko "Geure Tabernie-ko" kideei: http://www.skyscrapercity.com/showthread.php?t=226702&page=4&pp=20
 
Comentario:
Ba, antza denez Eric Claptonen Layla kantuari lekukoa hartu zion Supertrampenak Informe Semanalen...

http://usuarios.efor.es/gmolino/discosuper_crisis.htm

 
Comentario:
Ez, Informe Semanalen ez dute beti sintonia bera erabili...

Nik aipatutako hori 1980ko hamarkadaren hasieran erabiltzen zuten.

Joder! eta atzo gauean beste kantu telebisibo batzurekin akordatu nintzen: Twin Peaks, La pantera rosa, Marco Polo telesailekoa (Ennio Morriconerena), Tension-ekoa (zelako beldurra!), Sabado cinekoa, Cantares saiokoa...
 
Comentario:
bueno, nire aportazioa:

erositako azken diskoa: Gariren 0tik.

5 kantu:
1. What does my heart feel so bad - Moby
2. Corazón de tango - Doctor Deseo
3. Hiri gerrilaren dantza - Negu Gorriak
4. Loosing my religion - REM
5. 564 - Hertzainak

Eta sintonia telebisiboen artean, zalantzarik gabe, bakarra: goenkaleren lehendabizikoa.
 
Comentario:
Informe Semanal-en sintonia ez da beti bera izan?
 
Comentario:
Diosss! Ez zaizkit gustatzen horrelakoak baina gonbitea luzatu duzunez...

Telebistari dedikatutako blog bat izanda, esanahi berezia izan duten kantuak aukeratzerakoan nire historia-telebisibora joko dut:

1. Pipi Calzaslargasen kantua. Pipi, my first love!
2. El hombre y la tierra. Zelako sintonia!
3. Los hombres de Harrelson. Sintoniarekin konformatu behar izaten nuen: amak ohera bidaltzen ninduen. Baina gero haien abenturekin amesten nuen...
4. Gente joven. Bateria soloa, mundiala. Hori bai benetako OT!
5. Informe semanal. Supertramp taldearen kantu hura erabiltzen zutenekoa. Ez dut abestiaren titulua gogoratzen. Crisis? What crisis? diskoan dator.

Ondo segi.
No