logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
TVE saskibaloiarekin
TVEn saskibaloia nola ematen duten jakin nahi baduzue, galdera eta erantzun batzuk:

-Zeozer gertatzen ari, baina ez dugu ikusten, zer gertatzen da? Batere interesik gabeko jokaldi bat errepikatzen ari dira.
-Nor joan da gaur Vista Alegrera? Florentino Pérez, hamaika aldiz erakutsi digute.
- 2. laurdena bukatzeko 2 segundu falta dira.... zer egingo dute TVEn? Publizitatera joan.
-3. laurdena hasi da, non daude La 2ekoak? Publizitatean...
-Ivanocich mahaira joan da zeozer protestatzera, zer ikusten dugu gure pantaila txikian? Malckovichen lehen planoa.
-Scolak saskiratzea lortu du, zer ikusiko dugu? Bere aurpegia 10 segunduz, gertatzen ari den jokaldi berria ez.
-Zenbat aldiz agertzen dira kortinillak gero errepikapenik egon gabe? 678 aldiz.
-Realizadorea mozkortuta al zegoen? Ez, seguruenera ez du kirol hau ezagutzen, futbola ematen oso ona izango da, baina futbolerako bailo duenak hemen ez du balio.

Tristea da gero horrelako gauzak jasan behar izatea! Kate pribatuak al dira gauzak ondo egiten dituzten bakarrak? Futbola Canal+en iksutea plazerra da. Tele5n 1 Formularen eskubideak erosi zituzten eta etekina ateratzen diote. Lehen inork ez zuen kirol hori jarraitzen, eta egun Tele5ri esker itzelezko audientziak lortzen ditu.

Igandeko arratsaldeko 7tan Baskonia eta R Madriden arteko 5. partidua, non? LA 2en :(
 
Comentario:
Bueno, bonboi bat izanez gero hori telebista kate gehienek egiten dute: futboleko mundiala denean, eskubideak dituen kateak futbol txapada ematen digu; Tourrarekin turrada ona...; Roland Garros eta Nadalen tiroiarekin beste horrenbeste gertatu zen La 2en; Canal Plusek Wimbledoni ematen dio orain lehentasuna...

Niri grazia egiten dit zelan eskubide horiek dituzten kateek nola goraipatzen dituzten beren esklusibak eta konpetentzian zela bihurtzen dituzten bigarren mailakoak...
 
Comentario:
Bai, Alonsoren fenomenoa alde izan dute...

Baina emanaldiak iragartzen dituzte, badakizu lasterketa noiz korrituko duten. Ikusi al duzu TVEn finala iragartzeko kuña bat? Nik ez.

Telecincoko albistegietan kirol informazioa 1 Formularekin hasten dute. Kortinillak 1 Formularen bandera koadrodunarekin egiten dituzte... uste dut horrelako adibide asko daudela.
 
Comentario:
Bueno, gutxienez Herrerosen azken saskiratzea baino lehen ez ziren publizitatera joan atzo...

Gauza batekin ez nago ados: formulari etekina ateratzeko orduan, Telecincok Alonsomania izan du alde, ez dut uste izandako arrakasta erretransmisitzeko estiloagatik izan denik. Gerardo Puente eta Martxelo Otamendi alonsotegitarrak balira ere, auskalo!
No