logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Pentsamendu ilunak
Orain bizpahiru hilabete regeton delakoa zer zen ez nekien. Virueteren webgunean horri buruz hitz egiten zuten, baina niri ez zitzaidan inporta.

Baina gaur egun badakit zer den. Eta gorrotatzen dut. Udako jaiak nola pasako ditugun ikusten dut. Regeton gora eta behera. Azken bost urteotan jasan behar izan dugun boom latinoa ez omen da nahikoa izan, gehiago izorratu behar gaiztute.

Regetona entzutean hau da burura datorkidana.


Mundu berri batekin egiten dut amets, non Californiatik behera datozen musika guztiak debetatu egingo diren.

Dame más gasolinaaaaaaaaaaaaaaaaa



 
Comentario:
badirudi bakar-bakarrik geratuko naizela regeton erritmoaren defentsan, baina tira, berdin zait...uste dut orain udan erritmo aproposena dela, gertu dantzatzeko, zure bikotearekin itsatsita...ze beroa...dena den, telezaborra jauna, orain dela gutxi internetetik bi web oso xelebreak aurkitu nituen, biak regeton-ari buruz...eta badirudi Ertamerikan eta Hegoamerikan pasada bat dela, hango gotzainek debekatu nahi dute: dantza amorala dela esaten dute, eta Peruko gotzainek prentsaurreko egin zuen "perreo" ilegala izateko eskatzeko (gora Eliza!) ; bi datu bakarrik: regeton da erritmoaren izena eta perreo dantzaren izena...mutilek txakurrarena egiten dute, neskeen atzetik eta hauek dira, beti beraien esanetan, katuak, eta katuarena egiten dute...arrei hurbiltzen dira, ohikatzen dute dantza egiten duten bitartean...datu gehiago beste egun batean...
EUSKAL HERRIA REGETONEKIN BAT
 
Comentario:
Baietz euskarazko reggaeton talde abertzale bat sortu ezkero, arrakasta izan!

Horrelakoa da gure herri hau.
 
Comentario:
Regeton kritikatzen duzu, baina benetako jarrera faxista agertzen duzu.
Hor jarri duzun irudi hori, aproposa zaizu, benetan.

Hedabideetatik zabaltzen, hedatzen duten kanta mota kritikatuz, Amerika osoko kantutegi osoa madarikatzen duzu.

Madarikatua zu.

Californiatik beherako guztia zaku berean sartuz. Homofobia, xenofobia, eta orain kantufobia sortu duzu, lagun.

Sentitzen dut, baina regetoia maite ez dudan ein berean, gorroto ditut faxista guztiak. Californiatik gora, edo behera egon.

Musika bizitzeko, musika dantzatzeko.

Against fascism!

paul eluard
 
Comentario:
Ez dut pentsatu ere egin nahi zelako uda datorkigun gainera regeton puta horren erruagatik.

Musika nazkagarria, hitz batean esanda.
 
Comentario:
jaieton... sin comentarios.
 
Comentario:
Ez pentsa reggaeton-a horren berria dela, orain urte batzuetako "Papi Chulo" ere mota horretako abestia zen. Zuekin ados nago, abestiak, orokorrean, zabor hutsa dira.

Ez dut uste hau gai honen inguruan eztabaidatzeko toki egokia denik, baina "boom" latinoa hasi baino ez da egin.

Emaiezue begirada bati honi: http://www.eitb.com/jaieton Ez dakit zer den okerragoa, reggaeton-a ala jaieton-a.
 
Comentario:
Lotsagarria da tabernetako panorama. Gainera, kantu guztiek oinarri-erritmo berdin-berdina dute. Eta guk dena tragatu.
No