logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
OT berria
Aspaldiko partez reality show batekin engantxatzeko gogoak nituen. GH eta La Casarekin aspertuta nago.

OTren lehen edizioarekin asko gozatu nuen. Lehiakideak, irakasleak, epaimahaia (gora Pilar Tabares!), nobedadea... Lehiaketaren talifana izan nintzen. Gero Popstars etorri zen. Batere arrakastarik izan ez zuena. baina nire tele-bihotzean lekutxoa lortu zuen.

OT2 bueno.... baina OT3 patetikoa izan zen. Gogoratzen al duzue OT3ko lehiakideren baten izena? Nik ez....

Eta ostegunean Telecincon OT4 hasi zen. Eta uste dut engantxatu egingo nauela:

* Ángel Llacer berreskuratu dute.
*Lehiakideek inuxente itxura dute. Ez dirudi OTra ospetsu bihurtzera joan direnik, GHn gertatzen den bezala.
*16 lehiakideentzako tokia dago, baina 17 dira. 1 ez da sartuko. Gustatzen zaizkit putada horiek.
*Telecincok egiten du, eta kate horretan realityak oso ondo egiten dituzte.

Bitxikeri bat, ez zaizue ezaguna egiten neska hau?

OTren edizio guztietan egon da, koroak egiten. Baina orain arte ile gorria zuen. Ez dakit zergatik, baina beti fijatu izan naiz berarengan. Eta ostegunean, ezustekoa, hau ere T5ra ekarri dute. Hala ere, orain ile urdiñarekin. Kolore aldaketaren zergatia ez dakit... T5ren kolorea delako?
 
Comentario:
Bart, gaueko ordu batean oheratu nintzen; hor izan nintzen, sofan, erdi lotan, OT-eko bigarren gala ikusiz, lagun batzuek etxera etorri ziren afaltzera eta patxarana dastatzen, OT ikusten, bati galdera bat bururatu zitzaion...Zer gertatu zen azkenean ARNY Auzian?? Gure Jesuliño Vazquez, Morankito, Arrasateko Xabi eta besteak aske atera ziren?
Hemen barre egiteko esteka uzten dizuet http://www.yonkis.com/w.php?id=147200516594.jpg
 
Comentario:
Ni ere fijatu naiz berarengan. Tinteak gustuko ditu, antza.
No