logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
this is not the basque country
Gaueko 9:15. Telebista piztuta daukat afaria prestatzen dudan bitartean. Ez diot kasu haundirik egiten, esaldi bat entzuten dudan arte:

"...aunque parezca, no es una ciudad vasca, se trata de Edimburgo donde miles de jóvenes se manifiestan contra..." *

Begiak telebistara zuzentzen ditut. Manifestariak eta poliziak ikusten ditut. Borrokan.

Katearen logotipoari begiratzen diot, ez da Antena3, ez Tele5, ezta TVE1 ere. ETB2 jartzen du goian, eskuinaldean.

Hiriari ez diot euskal kutsu askorik topatu, etxeak ez dira hemengoen modukoak.

Afaria prestatzen jarraitu dut.

*. Beharbada nik gaizki entzun nuen, zuetako inork entzun al zuen neuk entzundako gauza bera?
 
Comentario:
Neuk ere entzun nuen, eta flipatu. Hala ere, ez zegoen konfusiorako motiborik. Protestanteek grunge itxura zuten. Eta gainera, kamerak zeuden: holakorik ez dago sekula aurrean polizia batek inor jo behar duenean Euskal Herrian.
 
Comentario:
Nik ez nuen ikusi asteburu honetan Parisen egon bainaiz. Horrela dela eta, zer zegoen Edinburgon horrenbeste ikurrin egoteko manifestazio batetan?
 
Comentario:
Nik ere hori entzun nuen, baina ez nuen Ikurriñarik ikusi. Pantailari begiratu orduko, albistea ematen hasiak ziren eta ez nuen batere ikusi: Tourreko Pirinioetako etapei itxaron beharko dugu...
 
Comentario:
Bai, horixe esan zuten, baina nik uste dut ikusten ziren ikurriña kopuruengatik izan zela.
No