logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Atentatua Londresen
Horrelako gauzak gertatzen direnean, asko gustatzen zaizkit USAko telebistek egiten dituzten infografia lanak. Gehienbat FOXek. Gainontzeko kateetan ere bai, baina FOXekoak asko nabarmentzen dira horretan.

Oso grafiko eta irudi espektakularrak erabiltzen dituzte. "America Under Atack", "War aganist the terrorism" etabar.




Hemen Europan ez dute hainbeste arriskatzen, gauza sinpleagoak egiten dituzte.

 
Comentario:
Orokorrean eta salbuespenekin Europan serioagoak gara infografia kontuetan AEB-n baino.

Noizbehinak ikusteko FOX estiloa ez dago gaizki, baina nekatu dezake. Gainera estilo sentsazionalistak gizarteak beldurra eta urduritasuna sustatzen du.

Eta bai, Telecincoren errotulu berriak ez dira oso egokiak.
 
Comentario:
Buf, tele5eko rotulo horiek nekagarriak dira, hainbeste mugimendu eta efekturekin.

Bestalde, gauza bat nabarmendu nahi dut: Londoneko atentatua jakin denean, etb1ek bere programazioa eten du Gaur Egun berezia egiteko, Teleberrik berea egin ostean. Beranduxeago, Blair adierazpenak egiten hasi denean, berriro eten dute programazioa horren berri emateko; kasu honetan etb2n ez dute horrelakorik egin. Zorionak Maribel Aizarnari, lan txukuna egin baitu.
No