logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Gidoilarien tranpak (2)
Behin telesailetan gidoilariek ordenagailuekin egiten dituzten tranpei buruz hitz egin nizuen. Mota horretako tranpatxo asko erabiltzen dituzte, baina gaur ordenagailuetako arratoiei buruz hitz egingo dizuet.

Halako lekuetan, alergia al diete arratoiei?



Telesaileko ordenadoreetan sekula ez dute arratoia erabiltzen. Dena teklatuarekin egiten dute.

Gaizkileak 5 segundutan identifikatu, sateliteak mugitu, telefono-konpainiaren sistemetan sartu.... Gauza horiek egin ahal dituzte beren konputagailuetan, baina dena teklatuarekin.



Hori bai, beren pantailetan irudi eta grafiko ikusgarriak ikusten dira, beharrezkoak izan ez arren.
 
Comentario:
Horretaz ez naiz orain arte ohartu baina badago beste gai bat ordenagailuekin zerikusia duena. Normalean filme baten mezu bat ordenagailuan irakurri behar badu pertsonairen batek, mezua ez da berehala agertzen pantailan, hizkiz hizki idazten joaten da pantailan. Ez al zarete inoiz konturatu?
 
Comentario:
Ba nik ere ez dut gogoan Espainiako telesailetan arratoia erabiltzen ote duten...

Norbait akordatzen bada...
 
Comentario:
Kontxo, askotan pentsatu dut horren inguruan.

Nere ustez teklatua erabiltzea, ordenagailua erabiltzearen sinonimoa bilakatu da telebistan. Zarata egiten du, "handia" da, eta pantailan bere erabilpena erakusteko erreza da.

Espainiar telebistetan ere berdina gertatzen da?
No