logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Aqui hay tomate
Teknikoki Aquí Hay Tomatek ez du aitzakiarik. Irudiak, dekoratua, soinu-efektuak... oso ondo egina dago. Telecincon kaka egiten dute, baina kalitatezko zaborra da.

Noizean behin ikusteko ez dago gaizki. Harrigarriena zera da: ezer ez dagoen tokitik albistea ateratzen dute. Egunotan Maria Jose Campanariori kamera ezkutuarekin grabatu dizkioten irudiak ari dira eskaintzen. La Campak ez du ezer berezirik esaten, bakarrik sentitzen dela ezin baitu kalera atera kazetariak direla-eta. Hori besterik ez. Eta horrekin, Jorge Javier Vazquezek eta Carmen Alcaidek ondorioztatzen dute ikaragarrizko arazoak daudela Ambicionesen eta Campa ez dela zoriontsua. Musika makabroa jarri, ¡qué fuerte! hamaika aldiz esan, gaurkoa oso inpaktantea da izango dela errepikatzen dute eta bideoa sartzen dute.

Egunero ez, baina astean bitan ikusi ezkero dibertigarria da.
 
Comentario:
Ba nik egunero ikusten dut Tomatea, ia ikusten dudan programa bakarra da, jaten dudan bitartean ikusten dut eta.

Zorionak zure bitakoragatik. Gaur aurkitu dut ta pozten nau euskaldun batek telezaborra erreibindikatzen ikustea. Agian iritzi edo kritika pertsonal pixka bat falta da, eta irudiren bat ere, baina ideia ona da. Zorte on zure weblogarekin. Hemendik aurrera sartzen saiatuko dut.
 
Comentario:
Egia da, saioa oso ondo eginda dago. nahiz eta edukia gustoko ez izan, alde teknikoa bikaina da. Eta baita gidoia ere, zeren den-dena idatzita dute, baita deiak jasotzerakoan egiten duten agurra ere, neure begiez ikusi dudalako esaten dut.
No