logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
El canto del moco, alternatiboak
Asteburu honetan hamaika aldiz entzun dut El Canto del Locoren azken abestia, Zapatillas izenekoa.



Musikarekin ez dut beste munduko arazorik, baina letrari erreparatzen diodanean sutan jartzen naiz.

Quiero entrar en tu garito con zapatillas,
que no me miren mal al pasar,

Txantxetan ari dira, ezta? Ez dut uste hauek problema askorik izango dutenik diskoteketan sartzeko, ordaindu gabe gainera.

amaestrados vamos al mismo sitio todos aunque luego ni entres
Lema ona izan daiteke. Baina gogoratu dezagun hauek Los 40ri esker direla ospetsuak.

alucinando de que me miren de arriba a bajo como un delincuente,
Kalean berarekin topo eginez gero ez nintzateke ni beste espaloira pasako... ez diot gaizkile itxurarik ikusten.

Laburbilduz, alternatibo eta errebelde plantak egin nahi dituzte, baina no cuela.

Letra osoa irakurri nahi baduzue, begiratu hemen.
 
Comentario:
"Alternatiboak"? jojojojo...
 
Comentario:
Gaur aurkitu dut kasualitatez blog hau. Asko gustatu zait. El Cantori buruz... zergatik ez ditu inork parodiatu oraindik? Nire ustez ohikua eskatzen ari dira! Egia esan komentatzen duzunarekin erabat ados, oso erraza da gaiztoa izatea 40 printzipaletan

Quiero entrar en tu garito con alpargatas...
 
Comentario:
modan dago alternatibo izatea, baina "alternatibo" izateko modu hori, azken finean, modaren barnean dagoen zerbait da;total, patatas.

Eta "amaestrados", kantu hau abesten gu bai, amaestrados.
No