Oporretan alferkerietan ez ibili gero...
Ideia ez da berria: oporrak aprobetxatu egin behar dira. Ez dakit zer egin behar den oporrak aprobetxatzeko, baina mundu guztiak aprobetxatu egin nahi ditu. Ematen du hori lortzeko bidea urrutiko museoak bisitatzea dela. Hori oporrak aprobetxatzea omen da.
Egoera honek gauza benetan harrigarriak sortzen ditu. Zuen inguruan jende asko ezagutuko duzue museo batera sekula santan joaten ez dena. Gasteizen bizi dira, eta ez dira Artiumen sartu, Bilbora dihoazenean ez dira Guggenheimera joaten, prezisamente... Gasteizko katedrala eraberritzeko lanak bost axola zaizkie, eta ez daude irrikitan Burgosko katedrala ezagutzeko.
Egia esan, ni neu horietako bat naiz. Gauza horiek aspertu egiten naute. Eta inguruan dudan %90a ere horrelakoa da. Baina udako oporrak iritsi, eta Italiara joango dira. Museo guztiak bisitatu, eliza, konbetu eta abarretan ibiliko dira. Eta nola ez, ilara luzeak Kapera Sixtinoan sartu ahal izateko.
Gero etxera itzuliko dira. Oporrak aprobetxatu eta gero. Zorte apur batekin ez dituzu beren argazki guztiak irentsi beharko... eta datorren urtera arte ez dute erakusketa bakar batean izango.

Comentario:
Niri museotan ibiltzea ez, baina arkitektura bereziki gustatzen zaidanez, bai hemen zein oporretan joaten naizenean eraikin garrantzitsuak mantso eta adi begiratzea gustoko dut.
Euskal Herrian gomendatuko nukeen museo bakarra Trenbidearen Museoa da, Azpeitian.
Bide batez, urbanismoa eta arkitektura gustoko dutenentzat, egundoko eztabaidagunea aholkatu nahi dizuet, http://www.skyscrapercity.com Ez dago ingelesez bakarrik, "Rascacielos Españoles-en" sartu eta gero "Euskoscrapers-en" sartu ezkero, hemengo gai pilo baten inguruko azken ordua jakin ahal izango duzue.

jajaja, arrazoi osoa duzu.