logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Parrandatik bueltan
Gauerdiko ordu txikietan, parrandatik bueltan... ez dakit zuek zer egiten duzuen ohera joan baino lehen (agian hobe ez jakitea), baina nik telebista ikusteko ohitura daukat. Aukeretako batzuk:

- Kate piratetako iragarki pornoak. Pantaila telefono zenbaki eta txatekin beteta dago. Txata irakurtzea (gehiegi edan ez baduzu) dibertigarria da. Xico Lgrño, 34e,busk xik pa lo q sea.Tngo coxe.

Horrekin batera pantailan agertzen diren txortaldiak ikustea ere dibertigarria da.
- Teledenda ==> Ordenagailu garestiak saltzen dituen Localiako aurkezlea.

- Teledenda ==> Argaltzeko gailu miragarriak. Chuck Norrisen AB Shaper eta horiek...

- Eta Teledendako nire faboritoak, Tony chef amerikarraren produktuak.

Mozkortuta nago, nekatuta, eta lotara joan nahi dut. Baina ezin. Tonyrekin gozatzen dut. Zoragarria da tipo hau.



Azkenaldian Cuchillos Corte Magico labanak saldu nahi dizkigu.



Likuadorak, pikadorak, zartaginak... aurretik denetik saldu izan digu. Baina orain labanen txanda iritsi da.

Iragarkia, nola ez, mundiala da.

Labanarekin torloju bat ebakitzen du, eta gero tomate bat, baina labanak lehen bezain ongi ebakitzen jarraitzen du. Ni pozik, ezin ohera joan. Gero Tonyk esango digu prezio merkean saltzen dituela labanak, eta gainera artaziak eta denetik oparituko dizkigula. Eta jendea Cuchillos Corte Mágico-ekin zeinen zoriontsua den esaten du. Beranduago publikoa agertzen da, hauek ere pozik, eta labanekin txundituta...

Eta horrela 20 minutu. Dena amerikarrek ematen dioten ikutu espektakularrarekin.
 
Comentario:
Zertarako ikusi teledenda gauerdian, Euskaltel-i esker EHS TV orduoro ikusi baldin badezakegu? ;-)
 
Comentario:
Bueno, azken aldian Canal Euskadi teletienda bikaina bihurtzen ari zaigu.
Eta Jack La Lane-en likuadora? jejejeje. Zer egin behar ote da teledenda bateko aurkezle izateko?
 
Comentario:
Uoooo! Txef Tony!! Nere idoloa da tipo hoi jajajaj zenbatetan tragatu ote det osorik bere iragarkia... puf!!
 
Comentario:
TELEZABORRA: "Ciento euro" horren antzekoa da (pertsonaiak berdinak dira), baina oraingoan ezberdina delakoan nago (guztiak 120 euro balio du).
 
Comentario:
Imanol==> Bai, publikoarena oso ona da. Elkarri begiratzen diote, eta buruarekin "bai" esaten dute.

Zarautz==> Esaten duzun hori aspaldikoa da? "Ciento euro" esaten zuena edo beste bat da, berria?
 
Comentario:
Niri gehien gustatzen zaidana eraztunak saltzen dituen italiarrarena da, jejejeje... :)

Azkenaldian Canal Euskadin ikusi dut.
 
Comentario:
onena iragarki horietako publikoa izaten da: batzuetan beraien artean komentatuko balute bezala agertzen dira, beste batzuetan denak asaldatuta txaloka, bestetan kezkatuta... eta igoal grapadora bat saltzen ari zaizkie.
No