logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Mira quien baila
Denok ditugu gure perbertsio sekretuak. Nik 2 ditut: zoofilia eta Mira Quien Baila (astelehen gauetan TVE1n).

Atsegin dut jende ospetusa dantzan ikustea. Romay, María del Monte, Andrés Caparrós... Astero pieza bat dantzatu behar dute. Samba, rumba, ronck&rolla...

Astebete daukate dantzaldia prestatzeko, eta gero epaimahaiak eta publikoak irabazlea zein den erabakitzen dute. OT bezala, baina dantzarekin.

Aurkezlea Ane Igartiburu da. Corazón de Veranon ikusten dudanean niri ere oso nazkagarria iruditzen zait, baina hemen oso ondo egiten du bere lana. Aurkezle ona da.

Programa txepela eta estupidoa dela badakit, baina jende askok Aquí no hay quien viva ikusten du eta nik ez diet ezetz esaten.

Programak daukan txarrena, juradoan dagoen Teté Delgado. Aktorea omen da, baina beti sarao hauetan sartuta ikusten dut. El Súper telesaila bukatu zenetik, aktore bezala lan egin al du inoiz?


 
Comentario:
bai, tele7 da, orain konturatu naiz. Harritzen nintzen ni, bai, programazio oso eskasa zuela Álava 7 izateko...
 
Comentario:
Nere etxean bila ibili naiz, eta Tele7 nahiko borroso harrapatzea lortu dut. Beraz, zuk ikusten duzun katea ere Tele7 izango da ziur aski.
 
Comentario:
Bai, horregatik harritzen naiz. Ez da oso ondo ikusten baina... ez dakit ziur tele7 edo álava7 den, moska ez baita ongi ikusten.
 
Comentario:
Álava 7???? Baina zu ez zinen Zarautzen bizi?
 
Comentario:
nik ez dut inoiz ikusi baina promoa bai.
Eta orain bat-batean Euskaltelekin Alava 7 ikusten dut...enfin.
 
Comentario:
Su alcalde responde? Nik dakidala hori Gasteizen ez dute ematen. Probintzietarako deskonexioak egiten dituzte?
 
Comentario:
Aurreko logotipoarekin alderatuta, edozer da ona.

Horrela ere, Canal Euskadiren albistegiak ez daude gaizki (ez dira oso onak ere ez) eta "Su alcalde responde" ere ez dago gaizki, nahiz eta kazetari-pelotero-aren papera egin.

TX eta antzeko programak zaborretara, guztiz ados.
 
Comentario:
Canal Euskadiko tipo horrek badu bere grazia. Eta bere programak ere bai. Beste guztia... zaborretara! Hori bai, logotipo berria ikaragarri gustatzen zait.
 
Comentario:
Ejem... iñork ikusten ete dau "Udanblai" edo halako izena daukan programa bat? Zaborritikua da ala zelakua? Gaur entrebista bat egin behar ei dezte bertan eta ez dakit ezta nora noian be.
O.
 
Comentario:
Nik ere Canal Euskadi ikusten dut.... Fiestrasen programa (descolocados) ez dago gaizki.
 
Comentario:
Kontxo, Canal Euskadi ikusten duen bat! ;)
 
Comentario:
Bai, Canal Euskadin elkarrizketa bat egin zioten horri buruz.
 
Comentario:
Tete aktore lanetan ibiltzen da, baina ez telebistan, antzerkian baizik. Orain dela gutxi Bilbon antzezlan bat aurkezten ibili da.
No