logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Betiko gaiarekin
Atzo Pilota Telebistaren... ups, barkatu, Euskal Telebistaren programazio berria aurkeztu zuten.

Gaur Berrian horri buruzko albistea irakurri dudanean zur eta lur geratu naiz:

Denboraldiko helburuen artean audientzia kuotari eustea eta gizarteak atzematen duen irudia zaintzea daudela adierazi zuen euskarazko katearen arduradunak

Audientza kuotari eustea? Hutsaren hurrengoa da ta!!! Azken urteotan behera eta behera egin du ETB1en audientziak, eta aurten helburua eustea dela. Aurpegia behar da gero hori esateko.

Hori nahikoa ez, eta bere irudia zaindu nahi dutela. Etengabeko pilota partiduak, kamera izkututak, Danborradaren errepikapena Irailean, Xerez-Numancia partidu zirraragarriak... hori al da zaindu nahi duten irudia?

ETB1 ez, eskerrik asko.
 
Comentario:
Zuekin guztiz ados nago. Ez dago ezer gehiago esateko.
 
Comentario:
Bueno, ETBk hainbeste herri kirol emateak badu abantaila bat, bihar kontxako estropadak die ta ETBsat-i esker kanpon gaudenok ikusteko aukera izango degu!!

Erabat pixelatu eta frameatuta, baina ikusiko degu!

Aupa Orio kaguen sos, aurten ni hostias baina bueno! A ber datorren urten!
 
Comentario:
Gaur Egun albistegia aurreratu? Txoratuta daude. Sekula ez dute ETB1 konponduko.

Gaur Egunen arazoetako bat horixe bera da, oso goizegi hasten dela.
 
Comentario:
Gaur Egun albistegia ordu erdiz aurreratuko dute, eta bi aurkezle izango ditu. Gaiak patxada handiagoz landuko omen dituzte.
Teleberrik, berriz, grafismo eta plato birtual berriak estreinatuko ditu.
No