logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Gora Euskadi Lehendakari!!!
Martin telesailaren 3. denboraldia (oker ez banago) laster hasiko da. Noiz edo noiz ikusi izan dut, baina ez zait askorik gustatu. Egia esan, gauza bat izan da telesaila ikusteko arrazoia, edo bi....

Emakumeak Alardera!!! (politikoki zuzena den zerbait sartu behar dut.)

Ez dut telesailaren umorearekin bat egiten. Ez dute nire barre-algarra lortzen. Light xamarra iruditzen zait umore hori, familia osoak lasai ikusteko modukoa.

Jaun eta Jabek ordea, denboraldi bat besterik ez zuen iraun. Niretzat baina, askoz hobeagoa zen. Elkarrizketa ausartak, argumentu berritzaileagoak, dibertigarriagoa...

Zuek zein nahiago duzue? Edo agian Bi eta Bat?
 
Comentario:
Biak ziren onak. Bakoitzak bere momentua izan zuen, baina biak bikainak.

Etxean lehendakaria agertzen zenean "hasi da Joselontxo" esaten zuen aitak :)
 
Comentario:
ZTBn astelehenero ikusgai eta igandetan errepikapena.
(barkatu propagandagatik)
 
Comentario:
Jaun eta Jabe izan da ziur aski ETB-k egin duen telesailirik onena. Gaur egun Zarauzko Telebistan botatzen dute noizbehinka.

Ah! Jaun eta Jabek 2 denboraldi iraun zuen. Lehenengo denboraldian atalek ordu erdi irauten zuten eta bigarren denboraldian ordu bat. Atalik gogokoenak: Lehendakariak -ametsetan- bakea lortzen duenean eta Bizkaia eta Gipuzkoa arteko guda hasten denean.

Bi eta bat ere ondo zegoen baina Martin, ez dakit ba. Ez nau inola ere engantxatu.
 
Comentario:
Jaun eta Jabek denboraldi bat baino gehiago ez al zuen iraun? Sentsazio hori dut... Edonola ere, zorionez, ZTBn ikusteko aukera dugu berriro. Bi eta Bat ere bota zuten, baina... ez dakit, oroitzapen hobea nuen.
Martin ez dago gaizki, baina zuk diozun moduan light xamarra da.
Behin Jose Ramon Soroiz-i egindako elkarrizketa bat irakurri nuen, eta berak zioenez ETBk nahiago zuen bi telesail kaxkar egin, bat bakarra eta ona egin beharrean.
No