logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Manel Fuentes
Zeinek esan dio Manel Fuentesi barregarria dela? Ez dut tipo nazkagarri hori aguntatzen. Bere txantxak, bere imitazioak, bere monologoak.... Fuentes gorrotatzen zaitut!

La Noche de Fuentesek programa txarrenen Top 10ean lehen postua merezi du. Eta txarrena zera da, programarik onena bailitzan saldu nahi digutela.

Elkarrizketa guztiak prestatuta daude eta beti eskema bera errepikatzen da. Fuentesek gaia ateratzen du, gonbidatuak bere anekdota kontatzen digu, eta bukatzeko Manelen txantxa.

Baina okerrena ez da hori, okerrena bere imitazioekin hasten denean dator. Pentsatze hutsak oilo ipurdia jartzen du. Espainiako erregearena egiten hasten denean negar egiteko modukoa da.

Hori ez da kalitatezko telebista!


pd: Maiatzeko postak, hemen
 
Comentario:
busquese un trabajo señor don vago!! esto no es el jodido vietnam, del aire va a resultar que no se come
No