logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
CSI
Iada ez dut CSI ikusten. Hasieran piloa gustatzen zitzaidan, 2. denboraldiarekin zeharo engantxatuta egon nintzen. Baina zenbat eta kapitulu gehiago ikusi, orduan gero eta gehiago nekatzen nintzen. Eskema bera errepikatzen da kapitulu guztietan, oso sinesgaitzak diren probak erabiltzen dituzte erruduna topatzeko.

“Hara, kotxeak pintura aztarnak ditu”
“Bai ikertu ditzagun”
Eramaten dute laborategira, Greg Sanders-ek probak egiten ditu eta zera esaten die:
“1983. urteko Chevrolet batena da pintura mota hori”
Eta Grissom-ek “urte hartan 100 kotxe baino ez zituen saldu Chevroletek..., begiratu dezagun datu-basean"

Arakatzen dute datu-basean, eta hiltzailea topatzen dute...

Bai ala ez?

Eta horrela beti. Ez dut ukatuko telesaila oso ondo egina dagoela. Errealizazioa primerakoa da, eta denbora pasa ederra da. Baina nik zerbait gehiago eskatzen diot USAko telesail bati. Gauza txungoak ikusteko badugu españako telesailak, ezta?
 
Comentario:
Has hecho ping y la bitácora ha sido prelistada en nuestro directorio. Puedes añadir una descripción haciendo click en "Añadir bitácora". Gracias por tu interés :-)
No