logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
in the tv
Paulina Rubiok, Ricardito Bofilen neskak, disko berria atera omen du, eta promozio kanpaina abian jarri. Ados, arazorik ez.

Baina aurreko astean gure pantailan izan dugun betekada ez da normala. Espainiako 4 telebista kate nagusietan agertu zaigu. Astelehenean TVE1ko Carta de Ajuste saioan azaldu zen. Asteartean Antena3eko UHFn, Canal +eko Lo Más Plusen ere, eta atzo Telecincoko La Noche de Fuentesen. Agian beste nonbaiten ere azaldu da, horiek dira neure begiekin ikusi ditudanak.

Lau elkarrizketa, eta guztietan gauza berak kontatu zituen. Lauretan hiperaktibo agertu zen, Pocholoren neska bailitzan...., kokaina?

Gauza jakina da promotoreek ahalegin asko egiten dituztela beren artistak telebistetara joan daitezen. Hori izaten baita promozioa lantzeko biderik onena. Baina ikuslea naiz, eta gauza diferenteak ikusi nahi ditut. Bestelako gonbidatuak bilatu beharko lituzkete gidoilariek.

Portzierto, Miguel Boserekin gauza bera ari da gertatzen, programa guztietara eramaten dute. Zergatik ote? berte disko bat atera al du ala PSOEren gobernu berriaren eragina?
No