Carta de Ajuste
Carta de Ajuste (astelehen gauetan TVE1n). Programaren ideia ona da: telebista aurkezleak, aktoreak, abeslariak etabar gonbidatzen dituzte eta beren ibilbide profesionala gogoratzen dute.
Gonbidatuak, gehienetan, nahiko interesgarriak dira. Han egon dira, esate baterako, Pepe Navarro, David Carradine, Martes y 13ko bat....
Eta aurkezleen aurka ere ezin ezer esan. Jose Mª Iñigo eta Minerva Piquero. Azken honen lana azpimarratuko nuke. Antena3n eguraldia aurkezten zuen. Baina hemen ikusten dugu oso ondo moldatzen dela kameren aurrean. Programa gehiagotan egongo da, zalantzarik gabe.
Orain arte, osagai onak koktel egokia lortzeko. Baina ez, programak ez du funtzionatzen. Canal +eko Lo Más Plusek duen arazo bera dute: oso txapak dira. Gonbidatuari ez diote hitz egiten uzten. Programaren eskaleta (gidoia) oso finkatuta dute eta hortik ez dira mugitzen. Gonbidatua zerbait interesgarria esatera doa...... eta moztu egiten diote hurrengo bideoa sartzeko.
Gidoian malgutasun gehiagorekin asko irabaziko luke saioak.