logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Vaya Semanita eta DVDak
Lagun batek Vaya Semanitaren DVDa erosi du. Eta esan egin behar dut: ez du pena merezi. Programa horrek askoz DVD hobeagoa merezi du. Ez dakit zeinek egin duen sketchen aukeraketa, baina ez dute asmatu.

DVDa ataletan banatuta dago, bakoitzak 5 sketch inguru dituela. Atal bat La Cuadrillari dedikatuta dago, beste bat Los Santxezi, etabar. Atal hauetan argi ikusten da lehenago esan dudana, sartu dituzten sketchak ez dira onenak. Badakit umorea gauza subjetiboa dela, baina programa hasieratik jarraitu duenak sketch barregarriagoak ikusi ditu.

Hori oso argi ikusten da El Tocapelotasen ("que a mí ni me va mi viene, pero por comentarlo...." hori da Tocapelotas) atalean. Beraren 6 sketch sartu dituzte. 3 programa batetik hartu dituzte, eta beste hirurak beste programa batetik. Alegia, ez dituztela 6 onenak sartu, baizik eta 2 programetan topatu dituztenak. Ez dute gehiago bilatu. Agian ez zuten gogorik programa guztiak errebisatzeko.

Programa ikusten jarraituko dugu, baina gauza hauek zaindu egin behar dira.
No