MTV...
Aurreko postaren jarraipena.
Cribs: Abeslari ospetsu baten etxea erakusten digute. Ikaragarrizko txaletak, pobreok amestu ahal dugun guztiarekin. Alegia, Bertín Osbornek Holan egiten duen bezala. Baina hemen etxearen jabea rapero USAtar bat izaten da.
Osbournes: Behin inkesta bat egin omen zuten, eta heavyek esan zuten Ozzy Osbourneren bizitza nolakoa zen ikusi nahi zutela. Eta MTVkoek hori egin dute. Kamara batzuk jarri dituzte Ozzy eta bere familiaren bizitza jarraitzeko. Bera, emaztea eta seme-alabak. Gran Hermano moduko zerbait, baina Osbournes familiarekin.
Room Raiders: Mutil bat eta 3 neska (edo alderantziz). Mutilak ez ditu neskak ezagutzen, ez ditu inoiz ikusi... baina hiruretako bat aukeratu behar du. Horretarako, neska bakoitzaren logela arakatu ahal izango du. Han sartuko da, kajoi guztiak ireki, armairuak zabaldu, argazkiak begiratu... den-dena. Eta hiru gelak ikusi ostean, bat aukeratu beharko du. Eta gela horren jabea ezagutzeko aukera izango du.
Hau da MTVk emititzen duenaren laburpentxoa. Irakurle batek komentario batean esaten zuen oso programa txotxoloak direla. Agian bai, hala izango da, baina niretzat dibertigarriak dira eta oso ondo eginak daude. Hori da MTVn bilatzen dudana, beste gauza batzuk ikusteko, kanal asko ditut.