logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Beste gauza batzuk
Bi gomendio...

Ostiraletan El Mundo egunkariak Metrópoli izeneko gehigarria ateratzen du. Ez ezazue galdu azkenaurreko orria. La cárcel catódica izeneko atala dago. Astero Jordi Costa kazetariak telebista aurkezle bat aukeratzen du egurra emateko. Epaiketa moduko bat egiten dio, pertsonaiaren alde negatibo guztiak abarmenduz, eta gero epaia ematen du.

Jordi Costa zabor kulturaren inguruan aritzen den kazetaria da. Mundutxo honetan oso ezaguna. Ez dut berari buruzko asko topatu Interneten... DVn egin zioten elkarrizketa hau eta txat hau

Eta beste gomendioa blog bat da. Webgune txarrak ezagutaraztea da egilearen xedea. Dibertigarria. QuéWeb!
No