logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Barrakak
Noiz jasoko dute barrakek merezi duten onarpena? Gasteizko jaiak gainean ditugula-eta, beste egunean barraketara joan nintzen. Eta esan daiteke, zorionez, eremu horretan ez dela ezer aldatu. Barrakak berriak ekartzen dituzte urtero, dena modernizatzen da, baina funtsean ezer ez da kanbiatzen.

Dena barraka batetan laburbildu beharko banu, autotxokeak aipatuko nituzke. Gerturatzen zarenean, bakalao musika da jasotzen duzun lehen inpresioa. Topera jarrita. Txun txun tatxun.

Eta barrakan bertan zaudenean... makarrak. Autotxokeak beti izan dira herri zein hirietako makarren bilgunea. Esku batean zigarroa eta bestean bolantea... Hor egongo dira, fitipaldirena egiten neskak txunditu nahian... Eta neskek mutil bat edo beste aukeratuko dute... zenbat eta antz haundiago izan Andy y Lucaseko batekin, orduan eta aukera gehiago ligatzeko....

Ai... autotxokeak... zoragarriak...

Eta gogoratu, kartelak dioen moduan, "está prohibido chocar de frente"
 
Comentario:
Jo, Barrakak. Beti izan dut gustoko horien inguruan sortzen den giro dekadentea, usainak. Fritonga, txisa, garrapinatuak...
"Ibilgailuak" baino nahiago ditut tonbolak eta urdaiazpikoak zozketatzen dituen yonkiaren postutxoa.
Lastima, urteak igari eta tonbolek pertsonalitatea galtzen hasi. Disney etxearen monopolioa. Ezin inon topatu Txotxona panpina eta Txakur pilotoa. Zer esan trobadoreetaz: Yo kiero una txotxona, ke bonita la txotxona, la txotxona para todos...
Haiek bai garaiak haiek!!
 
Comentario:
Autotxokeen azterketa benetan bikaina. Makdonalsak bezalakoak dira, denak berdinak!
No