logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
24
Gero ez zaitezte kexatu, ez esan abisatu ez dizuedanik... Bihar gauean Antena 3n 24 telesailaren hirugarren denboraldia hasiko da. Gaueko 12.30etan.

Aurreko bi denboraldiak kate berean emititu dituzte. Gauza batek bihurtzen du telesaila berezia: akzioa en tiempo real (euskaraz?) gertatzen da. Hortik dator 24 izena. 24 atal dira, bakoitzak 60 minutuko iraupenarekin, alegia, dena egun bakar batean gertatzen da.

Lehen denboraldian USAko presidentegai beltza hiltzeko kospirazio bat zegoen. Jack Bauer, Terrorismoaren Aurkako Unitatearen ajente-buruak 24 ordu izan zituen dena konpotzeko.

Bigarren denboraldian terrorista talde batek bonba nuklearra bota nahi zuen Los Angelesen.

Aurreko bi denboraldiak jarraitu badituzue, hirugarrena ere ikusiko duzue, zalantzarik gabe. Ezagutzen ez baduzue, emaiozue aukera bat, ikusi lehen kapitulua... engantxatuko zarete.
No