Padre de Familia
Kapitulu bat baino ez dut ikusi. Lagun batek pasatu dit ordenadorean ikusteko. Eta maitemindu egin naiz familia horrekin. Marrazki bizidunak, South Park eta Los Simpsons-en arteko nahasketa bat edo. Oraindik ezin dizuet gehiago esan, hurrengo atalak eskuratzen ditudanean kontatuko dut familiaren gorabeherak...
Oharra: Digital +eko FOX kanalean emititzen dute. Progreak asko kexatzen dira FOX telebista katea eskuinekoa delako... betiko topikoak... Bada, tori! Telesail zeharo korrosiboak emititzen dituzte.
Oharra: Digital +eko FOX kanalean emititzen dute. Progreak asko kexatzen dira FOX telebista katea eskuinekoa delako... betiko topikoak... Bada, tori! Telesail zeharo korrosiboak emititzen dituzte.
Comentario:
Nik ere ikusi ditut kapitulotako batzuk, dena den Simpson da onena niretako. Nahiz eta Futurama ere asko gustatu zitzaidan.
Comentario:
Ez dakit nor zaren, telezaborlari, baina zorionak. Uste dut interesa piztekoa modukoa dela zure blog-a. Telebista gustatu eta telebista ezagutzen duen norbaiten profila zenuela esango nuke, baina ez dakit. Edozein modutan, animo. Irakurle bat bederen badaukazu jada.





