logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Gomendio bat
Telezaborra ez ezi, janari zaborraren zalea ere banaiz. Gaur burger bat gomendatu nahi dut. Gasteizko Bulevardean dago (Bizkaiko leku askotan ere ba omen dago) eta KRUNCH du izena. Jatetxe alemaniarra da, janari azkarrak ematen dituzte. Nik bakarrik Krunch hanburgesa (2.95 dolar europar) probatu dut, eta flipatuta geratu nintzen. Haragi gorria, ogi beroa eta kirriskatsua, kalitatezko letxuga eta tipula, pepinotxoa (pepinillo, hala agertzen da 3000 Hiztegian), bacona, gazta eta maionesa.

Gasteizera hurbiltzen bazarete eta non bazkaldu ez badakizue, probatu.

Bestetik, beharrezkoa al da pepinotxoa hanburgesetan? Nik batzutan kendu egiten dut, bestetan ordea ez. Zuek?
No