logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
gauza onak ikusteko, ordaindu behar
ASpaldian ez dut TMEO aldizkaria irakurri, ez dakit oraindik jarraitzen duen, baina lehen telebista kritikatzeko zutabe bat zeukaten. Moctezumo de Piñak idazten zuen. Eta behin esaldi on bat bota zuen. (Gutxi gorabehera) drogak hartu nahi badituzu 2 aukera dituzu: dirurik gastatu gabe hondartzako hondarra esnifatu dezakezu, baina diru asko baldin baduzu Kolombiatik ekarritako kokarik onena izango duzu... bada telebistarekin gauza bera gertatzen da. Ordaindu gabe betiko telebista-kateak dituzu... baina kartera atera eta pagatzen hasi ezkero, kanal digitalak, tematikoak, filmak.....

Eta zergatik esaten dut hori? Ikusten dudalako nola gaztigatzen gaituzten, adibide bat jartzearren, Antena 3n. Astean zehar, prime time orduan, betiko espainiar telesail kutreak (Mis adorables vecinos, Aquí no hay quien folle...) eta ordu txikietan kalitatezko telesail USAtarrak (24 astelehenetan gauerdian, Sexo en NY astearte eta ostegunetan gaukeko 2etan, South Park....)

Telesail horiek guztiak, Digital+eko kateetan ematen dituzte ordu egokiagoetan.

En fin, zer egingo diogu ba! Sufritzen jarraitu.
No