Sexo en NY
Ez dut matxista agertu nahi, baina aitortu behar dut emakumeei zuzendutako produktuak normalean ez ditudala atsegin. Aspergarriak iruditzen zaizkit. Telesailak (Felicity, Ally McBeal....), pelikulak (El Diario de Bridget Jones), komikiak (Maitena), bideojokoak (Los Sims)... Hauek guztiak ez ditut inoiz jarraitu. Lehen momentutik banekien ez nituela gehiago ikusi nahi. Ez dakit zergatik, baina hala zen... umorea ulertzeko desberdinak garelako? beharbada...
Baina arau hori apurtzen duen salbuespena topatu dut. Sexo en Nueva York. Astearte eta ostegun gauetan ematen dute, Gangrena 3n. Protagonista emakume kazetari bat da, Sex in the city izeneko zutabea idazten duena. 35 urte inguru, ezkongabea. Atal bakoitzean gai bat jorratzen dut, modu ezin dibertigarriagoan. Esate baterako, asteartean gaia zera zem ezkongabeen eta ezkonduen arteko harremanak. Dena emakume baten ikuspegitik. Erritmo bizian. Eta kapituluek 25 minutu besterik ez dute irauten.

Comentario:
emakumeek bideojoko hori gehiago kontsumitzeak ez du esan nahi beraiei zuzendurik dagoenik. Berau iragartzeko iragarkiek, bere estetikak...ez du horrelako ukiturik.
Comentario:
Joku horren kontsumitzaile gehienak emakumeak dira. Inkesta askotan agertu da datu hori. Eta nire ustez, hau gertatzen da beraientzako zuzendutako produktua delako.
Comentario:
Komentario berdina egiteko sartu naiz neu ere. Los sims emakumeentzako dela non esaten da? non somatzen da?
Comentario:
Los sims emakumeei zuzendutako bideojokoa???????baita zera ere.