logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Egunkarietako telebista kritikariak
Irakurtzen al dituzue telebista kritikarien zutabeak? Nik bai, jakina. Azken orrialdetik hasten naiz egunkariak irakurtzen. Eta kritikarien artean, onena, Fermin Etxegoien, Berriarena. Beti da pozgarria zerbait euskaraz kontsumitzea militantismorik gabe.

Berarenak dira zutaberik onenak, interesgarrienak... jarri nahi dituzuen -enak guztiak. Betiere bere ikuspuntu bereziarekin.

Raimundo Fiterorena (Gara) ere egunero irakurtzen dut. Baina nire gusturako, gauza gehiegi nahasten ditu, ez dio beti telebistari heltzen.

Jose Javier Esparzarenak (El Correo Español, DV, Diario de Navarra) oso.... mmmm, nola esan? oso prebisibleak dira. Normalean beti hitz egiten du programa edo telesail berri bati buruz, eduki zuriak baldin baditu ondo dagoela esango du, bestela ez.

Eta Lucia Martinez Odriozolari buruz, zer esan? Beti kritikatuko du ETB1. Gaizki iruditzen zaio ETB2n haurrentzako programarik ez egotea. Gaizki albistegietan Nafarroa eta Ipar Euskal Herria agertzea. Oraindik gogoan dut behin ETB2ren La Monda (Txema Montoiarekin...) saioa kritikatu zuela, "kamikaze" idatzi baitzuten, eta ez "camicaze".
 
Comentario:
Non idazten du Sergi Pàmiesek?
 
Comentario:
Niri Sergi Pàmiesek idazten dituenak ere gustatzen zaizkit, nahiz eta ez izan euskal prentsan.
 
Comentario:
BERRIAko kazetaria ez dut ezagutzen, eta egia esan GARAkoari dagokionez zurekin bat nago.

Horrela ere, EL CORREO eta DV-ko Antton Merikaetxeberria zinema-kritikalariarekiko arreta deitu nahi dut: oso hizkera berezia dauka: "bodrio destinado a desesperados", "no merece el trasnoche", "film ultraviolento típicamente americano", "el mamporrero cara de piedra Vin Diesel"...
 
Comentario:
Non idatziko du, ba? El Correon, eta ideologiak lausotua dio ikuspuntua beti-beti, baita eskoletan ere...
 
Comentario:
Eta non idazten du ba Lucia Martinez-ek?
No