Teletestua
Teletestua askotan kontsultatzen duen horietariko bat naiz. Iragarkiak daudenean, beti botatzen diot bistadizo bat. Oso baliagarria da programazioa ikusteko, kirol emaitzak , loteria, eta nola ez, albisteak. Eta ordua ikusteko ere primeran dator.
Zalantza izpirik gabe TVErena da onena. Bere menuarekin oso erraza izaten da nahi duzuna topatzea. Albisteak etengabe berritzen dituzte.
Antena3n TVErena kopiatzen saiatzen dira, baina albistegietan gertatzen zaien moduan hemen ez dute lortzen besteen maila.
Telecincon zerbait desberdina egin nahi izaten dute. Baina ez gatz eta ez piper geratu zaie. Albisteak izan ezik, oso zaila da gainoentzekoa topatzea. Publizitate gehiegi.
ETBrena, oso txarra. Albisteak oso gutxi berritzen dituzte. Eguerdiko albistegian ematen dituzten berrien entradilla besterik ez. Eta asteburu askotan hori ere ez.
Eta oso arraroa iruditzen zaidana C+k teletesturik ez edukitzea da. Sikera programazioa ikusteko...

Comentario:
Zarauzko Telebistako teletestua oso ondo dago, egunero eguneratua, gainera. Atal gehiegitan zatitua, akaso.
Comentario:
Kirol emaitzak (carrusel deportivo style) kontsultatzeko erabiltzen dut batzuetan teletestua, eta horretan Antena3-koa da onena, niri iritziz.
Comentario:
Ez dakit ETB'n nola ez dute lotsa geihago. ETB TEXT Zarauzko Telebistaren teletestua baina okerragoa da! Orokorrean ETB'k zer saltzen digu? Folklorea, folklorea, eta folklorea. Atzo Sorginen Laratzaren errepikapen bat ikusten egon nintzen, eta hor baina "aldeanismo" gehiago ez dut nere bizitzan ikusi! Mesedez Telezaborra, egin ETB'ri buruzko monografiko bat!!!!!!!
Comentario:
plus.es webgunea indartu zutenean kendu zuten telestua. Baina ez dut ulertzen zergatik, batak ez luke bestea kendu beharko.
Comentario:
C+ek duela urte dezente izan zuen bere teletestua, nahiko osatua gainera. Baina ez dakit zergatik, kendu egin zuten.
Auskalo!
Auskalo!