logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Dos Rombos
Ikusi al duzue inoiz Dos Rombos (ostegun gauetan TVE1n) Lorena Berdúren sexualitateari buruzko programa? Jakingo duzuenez, platoan dagoen jendeak galderak egiten dizkio Lorenari. Teorian jende normala da galderak egiten dituena, baina nik esango nuke aktoreak direla. Nor joango da telebistara “cómo tengo que hacer para depilarme los testículos” galdetzera? edo neska batek bota zuena “mi novio y yo estamos pensando en practicar sexo anal, ¿qué precauciones debemos tomar?”

Ez al dakite Internet existitzen dela, gauza horiek Sarean kontsultatu daitezkela?

Nork atera nahi du kalera mundu guztiak seinalatzen zaituen bitartean? “Begira, hori da inpotentziarena galdetu zuena”.

Aktoreak dira, ezta? Egon al da zuetako inor programa horren grabazioan?

No