Etb1 berreraikitzen (eta 2)
ETB1i buruzko trilogiarekin bukatzeko....
4: Dekoratuak aldatu eta iluminazioa hobetu. Ez dakit gauza horiek zelan egiten diren, baina irudipena daukat aparteko kosturik gabe bi arlo hauetan hobetzea badagoela.
Crónicas Marcianas, programa gustatuko zaizu ala ez, baina ematen dizen lehen inpresioa erakargarria da: iluminazioa, dekoratua, soinu efektuak, publikoa.... Ikusten duzu segundu batez eta irudi ona ematen dizu.
Ikus ezazu gero Sorginen Laratza... zein da ematen dizun lehen inpresioa? Kutrea, zatarra, aspergarria...
Kolonia iragarki batean esaten zuten “la primera impresión es la que cuenta”, ba ETB1n, lehen inpresio hori, ez da oso ona izaten.
5: Aurrekoarekin lotuta. Ba da gauza bat publizistek imagen de marca ( marka irudia?) esaten diotena.
Hori oso argi antzematen da C+ekin. Ikusten duzu bere logotipoa eta segituan konfidantza, kalitatea eta seriotasuna transmititzen dizkizu.
ETB1ko logotipoak ez dizu ezer eragiten. Baina ETB1 kutretasunarekin lotuta dago. Dantza lehiaketekin lotuta dago, mariatxiekin, su artifizialekin...
Zama hori gainetik kendu ezean, zaila du ETB1k.
Kate pribatuak hasi zirenean, Antena 3TV Antena 3 Radiorekin bat egina zegoen. Audientzian pattal zebilen. Gero, Grupo Zk erosi zuen eta logotipoa eta dena aldatu zuten. Orduan hasi ziren audientzian gora egiten.
Gauza bera gertatu zen Telecincon, Tutti Frutti, Cacao Maravillao eta guzti haiek desagertu zirenenan.
5. Kirol gutxiago. Ados gaude, ezta?
6. Pornoa. Ez nabil txantxetan. Jende askok ikusiko luke, euskararen normalizazio prozesuan erabat beharrezkoa ikusten dut. Euskaldunberriok ikasiko genuke sexuaren inguruko hiztegia, eta erdaldunek ikusiko lukete euskaraz ere gozatu daitekeela..
Hauek dira nik ETB1 hobetzeko proposatzen ditudan neurri batzuk. Subjetiboak, zalantzarik gabe, baina egiteko modukoak.
ETB1k ezin du OT bezalako megaprodukzio bat aurrera eraman, baina gauza txikiekin kalitatezko telebista egin daiteke. Ikas dezatela Kataluniako TV3etik.
Aldaketa sakona egin ezean, ETB1k hilik jarraituko du.

Comentario:
Pornografia euskaraz larunbat gauero, hori bai dela euskararen alde egitea! Kanpaina egin behar bada ni apuntatzen naiz!
Comentario:
Benetan famatua egiten ari zara, askoren ahotan dabil zure izena.
http://www.eibar.org/blogak/oier/18
http://www.eibar.org/blogak/oier/18