logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Hiri kondairak.... bai!
Betidanik gustatu izan zaizkit hiri kondairak (leyendas urbanas). Badakizue... norbaitek istorio bat asmatzen du, eta egia balitz bezala kontatzen du... Kondaira asko zabaltzen da, gezurra izan arren jendeak sinetsi egiten duelako. Sinesgarria izateko amarru batzuk erabiltzen dira, adibidez: nire amaren lagun bati gertatu zitzaion, nire lagun baten anaiak ikusi zuen... eta horrelakoak.

Orain gutxi Gasteiz aldean oso ospetsua egin zen M11rekin zerikusia zuen bat. Esaten zuten Maiatzaren 1etik aurrera Cocacolarik ez edateko Al Kaedakoek ekintzaren egingo zutelakoan botiletan zerbait sartuz. Ricki Martinena ere asko entzun zen... eta Iturgaitz eta Miguel Angel Blancoren neskalagunarena.... Internet oso egokia da hiri kondairak zabaltzeko, orain gutxi euskarazko lehena agertu zen, Mikel Laboa atxilotu zutela esaten zuena...

Azken egunotan askotan entzun dut beste bat... nire amonak hala kontatu zidan: "...okindegian emakume batek esan du irratian esan dutela aurtengo udan iazkoan baino bero haundiago egingo duela... tenperaturak 5 gradu altuagoak izango dira eta lehorte itzela egongo da..."

Ez duzue sinesten? Ba nire lankide baten aitak egunkarian irakurri zuen albiste bera....
 
Comentario:
in my country (chicago) there are a lot of crazy histories too. i love the basque country and i love the food too much. aupa lo vasco!! viva le comida vasca!!
 
Comentario:
Horrelako kontuak gogoko dituzula... begiratu bat eman honako leku honi, http://www.snopes.com . Ezagutu nuenean niri asko gustatu zitzaidan.
No