Parapapapa, I´m lovin´it
Asteazken baterako pentsamendu subnormalak.
McDonaldsen (edo Burder Kingen) afaltzen dudan bakoitzean, beti izaten dut zalantza bera. Bukatutakoan zer egin behar dut, janari arrasto guztiak mahaian utzi (basoa, patata frijituen kaxa..) ala bandeja hartu eta zaborrontzira bota?
Lehena egiten badut mahaiak garbitzen dituenari putada egingo diot, berak garbitu behar baitu. Baina neuk eginez gero agian kalera bota egingo dute lanik gabe geratuko delako.
Urriko mezuak, hemen.

Comentario:
Nere neska Bilbokoa da, eta han Mc Donald'sik ez dagoenez, ni poz-pozik! Horrela ere kuriosoa da jatetxe hauekin gertatzen zaidana... nahiz eta joaten naizen bakoitzean "gustora" ez atera (haserre ere ez), beti itzultzen naiz.
Bilbon Burger King bakarrik dago (eta Donostian Mc Donald's bakarrik... kuriosoa) eta behin bakarrik izan gara (Abandoko geltokiko jatetxean).
Ezin esperientzia txarragoa:
1.- Jatetxeko kamarerak aurpegi txarra (presa sartuko baligu bezala).
2.- Musika altua (jendeak azkarrago jan dezan).
3.- Eserleku deserosoak (kuxiñak diruditen plastikozko jezarleku kaxkarrak).
4.- Umeak inguruan builaka.
5.- Eta lehio guztiak irekita (zelako hotza!).
Ez naiz gehiago itzuliko... hala bai? ;-)

Jeje, pozten naiz Kruch gustatu bazaizu. Burger eta McDonalds baino asko hobeagoa da, baina nik arazo bat daukat, nire neskari ez zaio gustatzen... berarekin nagoenean ezin hara joan.
Comentario:
Jatetxe horietan saltzen duten janaria ikusita, garestiegi ordaintzen denez, nik beti bandeja mahaian uzten dut. Azken finean, 6 euroengatik (Burger King-en menu arrunt batek balio duena) zerbitzua ere ordaintzen dudala uste dut.
Bestalde, asteburu honetan zure mezu batetan aholkatutako Krunch jatetxean (Bilbon, Iparragirre kalean Guggenheim eta Gran Via erdibidean) izan nintzen, eta pilo bat gustatu zitzaidan. Zelako ezberdintasuna. Errepikatuko dut!