logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
La calidad y la salud nuestra razón de ser

Leche Pascualen iragarkiak beti izan mundialak izan dira. Ikusten hasten zara, eta badakizu ez zaituela defraudatuko. Beti izan dute berezko estetika kutrea. Ikasleek egindakoak dirudite. Kinder eta Ferrero Rocheren iragarkiekin batera kutretasuna eta kitch estiloa publizitatera eraman dute.

Nonbaiten irakurri nuen, uste dut Mondobrutton, Pascual familiak berak egiten dituela iragarkiak. Beharbada giza-kondaira bat besterik ez da.

Orain emititzen ari direna ez da atzean geratzen. Bikote bat agertzen da abistegia aurkezten. Gizonezkoa programari amaiera ematera doa “nos vamos”, baina emakumeak mozten dio “no sin antes hablar de las isoflabonas...”. Gizonezkoa gehiagotan saiatzen da, baina emakumeak beti mozten dio isoflabonek bihotzean eragiten onurak dituzten kontatzeko. Oso subrealista, Pascualen estiloan.

Iragarki absurduek beti erakarri naute.

25 urtetik gorakoek gogoratuko dituzte hasierako publi-erreportaiak. “Publireportaje” jartzen zuen pantailaren izkinean, eta iragarki ohikoek baino 5 aldiz gehiago irauten zuten. Esnearen prozesu guztia erakusten ziguten. Behiak, kamioiak hozkailuekin, breaketan sartzeko makinak...

Geroago etorriko ziren “Leche Pascual...¡con chocolate!” (gogoan al duzue musikatxoa?) eta beste asko.

Eta nire kutunena, Natillas Pascual. Langile pare bat obran, buzoarekin. Hamarretakoa egiten. Batak esaten zuen bere emaztea oso ona zela, egunero natillak egiten zizkiolako, oso nekosoa izan arren. Eta besteak erantzuten zion berea ere oso ona zela, baina ez zuela egun osoa sukaldean sartuta ematen natillak egiteko, Pascualenak erosten baizituen. Hori zela-eta nahikoa astia zeukaten gura zutena egiteko, eskalatzeko adibidez. Eta pantailaren zati batean semar-emazteak azaltzen ziren, eskaladan.

Oso gutxitan bota zuten, baina ez dut sekula gaindituko lehen aldiz ikustean hartu nuen shocka.

 
Comentario:
Arrazoia, Pascual taldearen iragarkiak oso kutreak dira, baina nire ustez "ikasleek egina" diruditela esatea ez da egokia. Zenbat iragarki txar egin dituzte publizitatean profesional direnek? Beno, hori alde batera utzita, komentariotxo bat. Ondo gogoratzen badut, duela zenbait urte bazegoen Pascual taldearen iragarki bat, gutxi gora behera zioena, esneari kaltzioa gehitzea gauza absurdoa zela, laranja bati C bitamina gehitzea bezala zela. Urte batzuk pasa, eta dendetako apaletan C bitaminadun laranja zukuak eta kaltziodun esneak barra-barra daude. Orduan, Pascual taldeak, modernitatera egokitzeko, produktu berri bat aurkezten du: kaltziodun esnea, baina esnetik hartutako kaltzioa bakarrik duena. Orduan, pentsatzen dut nik, Pascualekoek, esne bati kaltzioa kentzen diote beste bati jartzeko, eta bi produktu gelditzen dira: kaltziodun esnea, (esnetik hartutakoa), eta kaltziorik gabeko esnea. Zer egiten dute esne honekin?
Gogoeta txorra bat, besterik gabe. Besterik gabe, nire elkartasuna adierazi nahi diet beren behien esnea Iparlat bezalako konpainiei derrigor saldu behar duten baserritarrei. Gure osasunaren izenean benetako esnea hil dute, eta baserritarrak ederki izorratu. Gora esne freskoa! Gora behiak!
 
Comentario:
Nik Pascual-en azkena (albistegiarena) ikusten dudan bakoitzean, neure buruari galdetzen diot gizonezkoak noiz bihurrituko dion lepoa emakumeari, ea albistegia behar bezala agurtzen uzten dion. Hamaika aldiz ikusi dut iragarkia, baina ez dut oraindik esperantza galdu halako batean gertatuko dela.
 
Comentario:
Ruiz Mateos familiaren iragarkiak askoz kutreagoak dira. Ikusi dudan azkena (Trapa entrepresakoa), benetan iragarki frikia! Trapako langileen "entrpresa komitea" eta guzti agertzen da Ruiz Mateos familiak zein ondo tratatzen dituzten eta zein ugazaba jatorrak diren esaten.

Behin bakarrik ikusi dut, baina benetan, Pascualenak baina kutreagoak dira.

Bide batez, "Leche Pascual, con chocolate", forever! Hori bai musikatxoa. Oso "80. hamarkadakoa".
 
Comentario:
Albistegi-aurkezle itxurak egiten agertzen diren horiena publireportajea da, iragarkia baino gehiago, eta oso kutrea zinez.

Pascual familiak eragin dezentekoa omen du beren spot-ak eta abar "nolakoak izan behar duten" erabakitzen, hala entzun izan dut nik ere.

Dena dela, Ruíz Mateosen familiakoek baino "inplikazio" txikiagoa izaten dutela seguru. Ezta?
No